Museoa berritze obretan da

Bonnat-Helleu museoa, arte ederren Baionako museoa

Bonnat-Helleu museoa 2011ko apirilaz geroztik hetsia da gaitzeko obra handiak egiten baitituzte; bilduma bikainak badira museoan, eta horien gainean ere lan handia egiten ari dira. Hetsirik den artean, liburutegi-dokumentaziora joan daiteke hitzordua harturik.

Gaitzeko bildumak dituen Frantziako museoa

Arte ederren museoak margolan, marrazki, eskultura, arte-objektu eta arkeologia-objektu bilduma aberatsa badu. Léon Bonnat baiones margolariari (1833-1922) zor zaio museoaren jatorria. 1902an estreinatu zen eraikinean plantatua da museoa; Léon Bonnaten bildumak eta Baionako hiriaren bildumak hartzeko eraiki zen bastimendua, eta Europako artista handienen obrak badira bertan: Rubens, Van Dyck, El Greco, Goya, Ingres, Delacroix, Géricault, Degas, Barye, Bonnat, Helleu…
Arte grafikoen kabinetean kalitate handiko 3 500 marrazki badira: Léonard de Vinci, Michel-Ange, Raphaël, Dürer, Rubens, Rembrandt, Poussin, Watteau…
Bilduman 7 000 obra badira orain, Baionako hiriak erosi dituen obra zenbaiti esker (adibidez, Cailleux bilduma: XVIII. mendeko bigarren parteko buztin errezko eskulturak), baita ere emaitzei eta ondoriotasunez utzi obrei esker (Bonnat 1922an, Personnaz 1937an, Petithory 1992-1997an, Howard-Johnston 1989an eta 2010ean).

Zaharberritzea eta handitzea: gaitzeko obrak

Museoko ateak 2011ko apirilean hetsi ziren. Orduz geroztik, lantaldeak lan handia egiten du bildumen gainean (egiaztatzea, ikerketa historikoak, inbentarioa eta zaharberritze kanpainen apailatzea). Hetsirik den artean, liburutegi-dokumentaziora joan daiteke hitzordua harturik.
Handitze eta berregituratze obrak hasiak dira. Zaharberriturik, laster museoak itxura berria ukanen du. 2011n museoari izen berria eman zitzaion: Bonnat-Helleu museoa, arte ederren Baionako museoa.