ESKOLALDIA AITZIN ETA GERO

Eskolaldi inguruko denbora

Baiona Hiriko eskolek zuen haurrak errezibi ditzakete klase denbora aitzin eta gero.

Baionako Hiriak bere eskolaldi inguruko eskaintzaren egokitzapena segitzen du, funtsezko hiru helburuei erantzunez:

  1. Irispideen berdintasuna, hezkuntza elkargo baten galtzarrean, gizarte aniztasuna eta elkarbizitza errazteko xedea duen hezkuntza eskaintza jostagarri batean parte hartu nahi duten haur guzientzat;
  2. Harreraren nolakotasuna azkartzea, haurraren ernatzea, ezagutza, sozializazioa eta loratzea ahalbidetzen dituena;
  3. Hezkuntza jarraikitasuna, koherentzia eta osagarritasuna haurraren bizi une desberdinekin: eskolaldia, denbora librea… eragile guzien arteko koordinazioa lortzeko (herriko langileak, irakasleak, gurasoak) ko-hezitzailetzat kontsideratuak direla eta.

Eskolaldi inguruko harrera: ordainduz eta eskatuz

  • 7:30etatik 8:20etara eta 16:30etatik 18:30etara (15:45etatik 18:30etara Charles Malégarie eskola taldeari dagokionez)

Hiriak eskatu eta ordaindu beharreko harrera zerbitzu hau proposatzen du 7:30etatik 8:30etara eta 17:30etatik 18:30etara (15:45etatik Charles Malégarie eskola taldeari dagokionez). Parte hartzaileak herriko eskolaldi inguruko harrera kideak dira eta haurraren harrerari egokitutako diplomen tituludunak dira (AIGA, Haurtzaro ttipiaren arloko LGA, edo beste). Eskolaldi inguruko harreraren helburuak dira, haurraren igurikatzeen errespetuan eta estudio zaindua baino libreago den esparruan, hezkuntza denborak proposatzea, loratzea lagunduz, jakin-mina eta irekitasuna sustatuz, modu jostagarrian.

Antolatua eta egituratua, eskolaldi inguruko harrerak, jarduera maiz oso sinpleen bidez, errotik haurraren ongizatean, talde biziaren arauen irakaskuntzan eta honen hertsaduretan dautzan jarduerak bideratzen ditu. Eskolaldiarekin trantsizioa eta jarraikitasuna segurtatzen du.

Ttipi-ttipien saileko ikasleek, haiei bakarrik zuzendutako sail batean edo ama eskolako 1. urteekin eskolatuak izan daitezen, eskolaldi inguruko zerbitzuetarako irispiderik ez dute (goizez, eguerdiz, arratsaldez). Hezkuntza kidegoak eskolako jantegian bazkaltzeko aukera aztertuko du eta onartua izan litzateke Omiasainduko oporretatik aitzina.

Aldiz, hirugarren urtebetetzetik goiti, neurri hau altxatua da eta haurra eskolaldi inguruko zerbitzuetara iris daiteke, goizez eta arratsaldez, bereizketarik gabe.

Hiriak du eguerdiko atsedenaldia antolatzen. Eguerdiko tarte hau hautuzkoa da. Bazkariak eta 2 oreneko eskolaldi inguruko harrera jostagarriak dute denbora hau osatzen. Ordaindu behar da (familia kozientearen araberako prezioa) eta bazkaria eta haurraren ardura duten herriko eskolaldi inguruko langileek, ABLAk eta jantegiaren eta gelen garbiketaren arduradunek egindako lana dira prezio honen barne.  

Estudio zainduak hautuzkoak eta urririk dira. Arratsero proposatuak dira, Hiriak ordaintzen dituen irakasle boluntario batzuen parte hartzearekin. Oharra: estudioa bukatzen delarik, haurrak bere eguna segitzen baldin badu eskolaldi inguruko harreran, zerbitzu hau ordaindu beharko da 16:30etatik 18:30etara.

FaLKaren norabideen arabera, urteko euro bateko kidetza eskatua izanen zaie eskolaldi inguruko zerbitzuak baliatzen dituzten familiei.

2023-2024 ikasturteko prezioak horrela finkatuak dira:

Kategoriak

Familia kozientea eurotan

Oreneko prezioa eurotan

10 - 4040,10
2405 -  5500,41
3551 -  7750,54
4776 -  1 0000,62
51 001 -  1 6500,66
61 650etik gora edo jakinarazi gabeko baliabideak edo beste herri batean  bizi den haurra0,71

Entre les lignes