Cinq des six volontaires de la mission du service civique © Ville de Bayonne - Mission Service civique 

Elkartasuna, Gazteria

Zerbitzu zibikoaren boluntarioak, Stop Covid enbaxadore

Baiona Hiriko zerbitzu zibikoaren sei boluntarioak Baionako eskoletan diren gazteen arteko Stop Covid enbaxadore bilakatu dira.

Data honetan argitaratua

Hastapenean, beren adineko gazteenganako bitartekaritza desmartxan sartuak ziren « besta arduratsua eta osasuna » gaiaren inguruan. Osasun testuingurua kantuan harturik, HJLZko Santé Ville Ateleriarekin partaidetzan beren eginkizunaren edukia berriz lantzea hautatu zuten, Covid-19arekin kutsatze arriskuarekiko, nork bere burua eta besteak babestearen inportantziarekiko sentikortzeko. Baionako Ospitaleko mediku infekziologoa, Ufolep batasuneko zuzendaria (Union française des œuvres laïques d'éducation physique) eta Santé Ville Ateleriaren koordinatzailearekin formakuntza ukan ondotik, Baionako bi lizeotan eta hainbat eskolatan esku hartu dute, aldiro diskurtsoa egokituz. "Lizeotarrek ez dituzte kasik hartzen Covidaren kontrako aholkuak, azaltzen du Audek, boluntarioetarik batek. Gauzak beste gisaz aipatu behar izan genituen. Bestaren aitzakia hartuz – nola egin besta 2020an eta galdetegiari esker, beren arreta piztea erdietsi genuen. Trukaketa interesgarria abiatu zen eta egunaren bukaeran, gauza batzuk ikasi zituztela aitortu ziguten gure solaskideek."

Lehen mailako ikasleekin, boluntarioen parte hartzea jokoen bidez gauzatzen da. " Jomuga batetik metro batetan lainoztagailua ibilaraziz, heien arteko distantzia zaintzearen inportantziaz ohartzen dira haurrak, errate baterako, gehitzen du Audek. Maskaren ezartzearen balioa ulertarazteko ateleria ttipiak muntatu ditugu, eta tindua erabiliz, garbituak izan ez diren eskuen guneak detektatzeko beste tailer bat! " Sei gazteek beren burmuinak berotzen dituzte beren parte-hartzea egokia izan dadin. Adenduaren 14an, kolegioko ikasle batzuekin eraman trukaketak du beren programa osatuko, eta beste ikastetxeetan esperientzia errepikatzeko prest azaldu dira, gaia aipatzea eta sakontzea biziki baliagarria dela sentitzen baitute.  

>  Baionako zerbitzu zibikoari buruz gehiago jakiteko 

Stop Covid misioari buruz argibide gehiago >  07 71 57 26 55.

France 3 Euskal Herrik 2020/12/02an egin erreportaia ikusteko