Eskulana bizitegiko bizilagun batek bere bio-zegoa husten ari konpostagailu partekatuan. © Bil Ta Garbi 

Konpostagailuen eskura ezartzea

Euskal Hirigune Elkargoak eta Bil ta Garbi Sindikatuak proposatzen dute konpostagailu indibidual eta kolektiboak eskura ezartzea lurraldeko biztanle guzientzat. Honela, Euskal Herriko biztanle guziak bereizketa keinu berri baten hartzera gomitatuak dira beren biohondakinak konpostatuz, etxeko hondakinen zikin ontziaren pisua apaltzeko!

Data honetan argitaratua

Gaur egun, apairu hondarrak, zuriketeak eta beste sukalde produktu batzuk gure lurraldeko zikin ontzi beltzaren %26 dira, hots 70 kg biztanleka eta urteka. Konpostatuz, zuzenean baloratuak izan daitezke bertan, konposta gisa.

Konposta, aterabiderik bertutetsuena

Konpostatzea jadanik ongi plantatua den praktika bat da Euskal Herrian. Eskualdea Akitania Berriko lehenengoetan da etxeetako ekipamendu-tasetan. Orain arte, banakako 41.600 konpostagailu baino gehiago instalatuak izan dira, hau da, hornituak izan diren etxeen  % 46a. 2026an, ornitutako etxeen % 51a lortzea da helburua, hau da, 46.650 konpostagailu guztira. Gainera, 130 konposta egiteko toki baino gehiago instalatu dira eraikinen oinetan, bizilagunek batera erabiltzeko Bil Ta Garbi maisu konpostatzailearen laguntza teknikoarekin batera. Bestalde, auzo konpostaketak 12 lekuri eragiten die oraingoz, baina proiektuak ugaltzen ari dira.

Konpostatzearen erabilpena biderkatzeko, banaketa moldeak ere anplifikatuak izanen dira, erretiratze puntuen biderkatzeari esker, ekipamenduen irisgarritasuna errexteko. Banaketa eta konpostatzerako formakuntza operazioak ere antolatuak izanen dira, Bil Ta Garbi Sindikatuko bereizketa enbaxadoreen sarearen bidez. Azkenik heldu den udaberrian, konpostaketa sustatzeko komunikazio kanpaina publiko handi bat iraganen da.

Xehetasunak > biltagarbi.com

Etxe hondakinen bilketaz eta tratamenduaz arduratzen diren kolektibitateek konpostatzea eta hurbileko kudeaketa lehenesten dituzte 2020ko otsailaren 10eko Ekonomia Zirkular baten aldeko Xahutzearen aurkako Legean (« Agec » deitutako legea) agertzen den biohondakinen jatorrian sailkatzeko betebeharrei erantzuteko.