"Eskolako jantokien tresnak laborantza-praktikak aldatzen laguntzen gaitu, Nathalie Aguesse, Bainako Herriko etxeko Trantsizio Ekologiko eta Solidarioaren proiektuko koordinatzaileak komentatzen duenez. Tokiko produktuetan eskaintza handitzen saiatzen gara, garraioa murrizteko eta ekoizleak babesteko. Eskaintza eskola-jantokiaren eskaerara egokitzeko, Seignanx-en lan-eskualdeko Batzordeak tokiko ekoizleekin elkarlanean dihardu, haien ekoizpenak jantoki zentralaren beharrizanei egokitzeko." Tokiko ekoizleekin lan egitearen nahia dagoen atzean, baita etxeko sukaldaritza helburua ere, plater freskoak, gozoak eta kontserbagarririk gabe, prezio eskuragarriekin eskaintzeko.
Kalitatea eta tokiko adarra
"Horregatik, Hiria tokiko eta kalitatezko sektorea sustatzeko saiakera egiten ari da, segitzen du Nathalie Aguesse-k. Eskolako jantokiaren tresna gisa erabiltzea du helburu, bioaren inguruko bihurketa edo instalazioak sustatzeko, baita kulturen dibertsifikazioa probatzeko, babarrunarekin adibidez. Hala, produktu gordinak erabiliz, platerak etxean prestatzea posible izanen da." Babarrun, garbantzo eta beste babarrun gorrien ekoizleak ez dira anitz lurraldean, baina eskaera publikoak horren alde egiten duenez, bihurketa edo instalazioak sustatzeko parada izanen da, beste produktu mota batzuetan bezala. Baratzegileak bereziki ahalegintzen dira haien produkzioak denboraldietara egokitzen, dibertsifikatzeko. Hori ona da, alarma-seinale bat gehiago baita: babarrunaren kontsumoa mende batean 25-30 gramo eguneroko kopurutik 15-20 gramoetara jaitsi da, eta baita zuntz-kopurua ere. Zuntzek hesteetako trantsito on bat sustatzen dute eta gaixotasun kardiobaskularrak, diabetes eta hesteetako minbizia bezalako gaixotasunen aurka laguntzen dute, beste onura batzuekin batera.
Bioa lehen mailako aukeretan
Bioaren galdera beti da eta inoiz baino gehiago eguneroko gaia. EGalim legeak %20ko produktu bioak sartzea eskatzen du hiria edo eskola-jantokien ardura duten erakundeen edo enpresen erosketa guztietan, Baionako Hiriari dagokionez Eole kasu bezala. Hala ere, oso laster, ehunekoa handiagoa izan da Baionan. Gaur egun, %60koa da. « Produktuen ekoizpen-moduak, fruitua, haragia, etab. izan, garraioaren eragina baino handiagoa da. Beste molde batera erranik, hobe da bioaren laborantzatik heldu diren produktuak jatea - gutien eragiten dutenak, baina distantzia handia egindakoak, bertako produktuak baino, laborantza intentsiboan egindakoak », zehaztu du Nathalie Aguesse-k. Gure erronka nagusia, beraz, bio-ustiategiak edo Idoki bezalako etxeko etiketen sustapena da, eta beste batzuk laborantza mota errespetu handikoagoetara garatzea laguntzea."

