Asteazkenetan 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara irekia da, baita ostegun gauetan ere, eta produktu askotarikoak proposatzen ditu: paniniak, amerikar ogitartekoak, hanburgesak, taloak, kebabak, ogitarteko hotzak eta edariak.
Foodtruck-aren irekiera Baionako Sur les hauteurs auzo-kontseiluak abiarazi du. Astean bi eguneko irekiera esperientzia urrira arte mantenduko da; ondotik, azaroan balorazioa eginen da.