Mediatekako zerbitzuak kartoietan © Sébastien Hiribarren 

Kultura

Erdiguneko Mediateka lekuz aldatzen da

Asteare hasieratik, Mediatekako zerbitzuek sudurra kartoietan dute. Emile-Boeswillwald plazara aldatuko dira, azaroaren 6an, astelehenetik goiti, aldi baterako geletan errezibituko dituena, eta lanek diharduten bitartean.

Data honetan argitaratua

Gaur egun, 30 mila dokumentu inguru Erdiguneko Mediatekako behin-behineko geletara eramanak izan dira, eta berriz ere erabiltzaileen esku utziak izanen dira. Lekualdaketa honek hamar bat egun iraunen dut, Dubarat Kalonje plaza-baratzean eta gaur egun Mediateka zaharra deitzen den eraikin honetako sotoetan indusketa arkeologikoak hasi aitzin.

Hilabete batzuetarako pentsatuak, indusketa hauek zaharberrituak izanen diren eraikinen birmoldaketa aitzin dira, duela urtebete obretan, apezpikutzari dagokion zatia bukatzear dago. Bien bitartean, aldi baterako mediatekak azaroaren 6an irekiko ditu ateak Boeswillwald plazan. Erreferentzia-puntuak errex aurkituko dituen jendea hartuko du. « Espazioa Santa-Gurutzeko Mediatekan inspiratuta deiseinatu genuen, zeinen bolumenak gutxi gorabehera integratuko ditugun lokalen berdinak dira, azaldu du Magalie Capoul Mediatekako zuzendariordeak. Bertan, Gazteria gune bat sortuko dugu, Helduentzako gune bat, Prentsa gune bat, beste bat irudi eta soinuentzat, eta Interneterako sarbidea duten hiru postu ezarrio ditugu. Animazioak Montaut gelan antolatuak izanen dira, gainerako modulu guziekin estalitako aire-eskalu baten bidez lotzen dena. Ohiko animazio batzuk ere Santa Gurutzeko Mediatekara eramanak izanen dira eta Gure Hormetatik kanpoko ekintzak bideratuko ditugu lankidetza berrien bidez. » Erabiltzaileen kulturarako sarbidea mantentzeko diseinatuta dago dena, ohiturak gehiegi eten ez daitezen, gutxi gorabehera bi urterako aurreikusitako lanaldi honetan.