Jean Grenet, Baionako auzapeza 1995etik 2014ra © Baiona Hiria 

Herriko etxearen bizia

Jean Grenet Medikuaren heriotza, Baionako ohorezko Auzapez-deputatua

Jean Grenet Medikua, Baionako ohorezko Auzapez-deputatua, otsailaren 23honetan, asteartearekin, zendu da 81 urtetan. Jean-René Etchegaray Baionako Auzapezak bere izenean, baionar guzienean eta herriko langile guzien izenean « haren emazte esposari, haurrei, ilobasoei eta familia guziari bere doluminak eta sostengu osoa » adierazi dizkie.

Data honetan argitaratua

Hona Jean Grenet Medikua, Baionako  ohorezko Auzapez-deputatuaren heriotzaren ondorioz Baionako Auzapeza eta Euskal Elkargoko Lehendakaria den Jean-René Etchegarayren agiria:

« Emozio biziarekin eta tristura handirekin Jean Grenet medikua, Baionako  ohorezko Auzapez-deputatuaren heriotzaren berri eman nahi dizuet, kuraia eredugarriarekin eritasunaren kontra eraman duen borrokaren ondotik utzi gaituena. Ene izenean, bait baionar eta herriko langile guzien izenean, gure dolumin zuzenenak eta sostengu osoa haren emazteari, haurrei, ilobasoei eta ahaide guziei luzatzen dizkiegu.

Baionako auzapeza 1995etik 2014ra, Jean Grenet-ek “bere hiria” zuen bizitzen. Errotikako eta ezin suntsituzko atxikimendua erakusten zion. Ekintzetarako gizona, Jean Grenet izpiritu libre gisa beti ari izan da, bere engaiamenduen zintzotasunari esker eta Baionarako xede handiari esker. Geroa eraikitzen zuen Auzapeza izan da, gure hiriari XXI.mendean bipiltasunez sartzeko parada eskainiz, zeruertz bikoitzarekin:  urrunera begiratzea baionarrei hurbiltasuna erakutsiz.

2008 eta 2014 artean Euskal Kostaldea –Aturri Hirigunearen lehendakari izan zen ere. Tokiko ardurak nazio mailako karguekin uztartu zituen ere Pirinio Atlantikoetako 5. barrutiaren Deputatu gisa, 1993tik 1997ra eta 2002tik 2012ra.

Baionak kalitatezko gizona galtzen du. Baionak auzapez handia galtzen du. Gure zati bat joaten zaigu.

Herriko banderak bildurik atxik daitezen galdegin dut. Herriko Etxeko harlekuan doluminen liburua azken omenaldia egin nahi dioten baionarren esku utzi dugu”.  

Télécharger l'hommage funèbre à Jean Grenet par Jean-René Etchegaray maire de Bayonne