Luis-Luziano Bonaparte © Wikimedia commons 

Kultura

Mintzaldia: Bonaparte printzearen euskalkien ikerketa.

Apirilaren 15ean, ostegunarekin, 18:00etan zoom aplikazioari esker, Baionako Mediatekak eta Bilketa sareak "Bonaparte printzearen euskalkien ikerketa" gaia duen bideokonferentzia proposatzen dizuete.

Data honetan argitaratua

Publikoak guti ezagutzen duen gertakaria da, baina euskaren historian mugarria ezartzen du:  XIX. mendean,  Bonaparte familia ospetsuko bat euskarari arras hurbiletik interesatu zitzaion.

1856-1869 bitarteko urteetan Luis-Luziano Bonapartek abiatu zuen euskal dialektoen sailkatzeko eta biltzeko lan erraldoia, tokiko hainbat euskararen puntako adituen ekarpena eta lana antolatzen zituela.

150 urteko urruntasunarekin, Kepa Altonagak, Euskal Herriko Unibertsitateko biologia irakasle eta idazle, euskararen historian mugarri izan zen egitasmo honen irakurketa kritikoa proposatzen digu.

Euskal etnopoloarekin eta Bilketa sarearekin partaidetzan. Bapateko itzulpena frantsesera.

Argibide gehiago > Médiatekaren facebook orrialdea

> Bideokonferentziara juntatzeko, hemen klik egin, apirilaren 15ean arratseko 6etan!

Zernahi arazo tekniko izanik, 05 59 46 63 94 zenbakira deitu.