Nexgraff artista gazteak, jatorriz Hegoaldekoa denak, Gaztetxearen etxe-aurrea erabili du euskal ohituren eta aldarrikapenen ikuspegi adierazgarri batean. © Ville de Bayonne 

Haurtzaroa, Gazteria

Oporretan ateraldiak egiteko ideiak

Bisita gidatuen eta ondare-bisiten osagarri, Baiona Hiriak eta haren bazkideek jarduera ugari proposatzen dituzte oporretan; besteak beste, Baionak bere txokolatea ospatzen du, Koruak festibala, Ansot-eko ordokiako natura tailerrak eta Point de Vue festibala kari egindako freskoen aurkikuntza.

Data honetan argitaratua

  • "Quintessence - Explorations contemplatives de la matière" erakusketa azaroaren 27ra arte Didam-ean 

Astazkena urriaren 25a, 10:30-12:00 > Gau Beltza tailerra
Didameko bitartekariak proposatutako tailerra, heldu batek lagundurik diren haur eta nerabeentzat. Mozorroturik etor zaitezte! Urririk, leku kopuru mugatua, izena eman.
Larunbata azaroaren 4a, 19:00-21:00 > Cosmos gaualdi berezia!
Zatozte Didamera Euskal Kostaldeko Astronomia Herrikoiaren Elkartearen platenario mugikorra ezagutzera. Erakusketa zabalik egonen da planetarioko saio bat erreserbatu duten pertsonentzat soilik. Urririk. Leku kopuru mugatua, izena eman. 30 minutuko saioak talde bakoitzeko.

Points de vue festibalaren programazio osoa www.pointsdevue.eus

  • Animazioak Ansot-eko ordokian

Maison des barthes-ean aurkeztutako « Au fil des araignées » aldi baterako erakusketan hainbat animazio proposatzen dira: bisita komentatuak, irakurketak freantsesez urriaren 24ean eta euskaraz urriaren 26an, sormen tailerrak...
Beste jarduerek eskola oporretako egitaraua osatzen dute natura tailerrekin: "Maskorrak eta garroak: barraskiloak eta bareak hobeto ezagutu" (urriaren 25ean)Landare inbaditzaileen aurkikuntzara" (urriaren 26an), "Basurdea eta Orkatza, ehiza handia Ansot-eko ordokian" (urriaren 28an), "Hartz txikia eta Ansot-eko ordokiko animaliak" (azaroaren 2an), "1-2-3 Nor pasatu da hemendik? Arrastoak eta indizeak basoan" (azaroaren 3an) ...
Xehetasunak eta izen emateak : ansot.museum@bayonne.fr edo 05 59 42 22 61

  • Elkar Bizi Sport  Cacareigt kirol zelaian

Kirolaren inguruko elkarretaratze eta partekatze egun honetarako, Ahotsak elkarteak programazio publiko bat aurreikusten du urriaren 28an, larunbatez, 14:00etatik goiti. Egitarauan : futbol eta errugbi txapelketa bat 14:30etik 18:30era, izen emaite bidez irekia (helduak), animazioak adin guziendako jolasekin, besta eta lagunarteko giroa egunean zehar, janari eta edari. Animazioek gaualdi guzian segituko dute Munduko Txapelketaren emanaldiarekin parte hartzaileentzat.

  • Urban Trail Bayonne (UTB)-aren 7. edizioa

Club Olympique Bayonnais-ak bere Urban Trail de Bayonne (UTB)-aren 7garren edizioa antolatzen du, urriaren 31an, asteartea, Gau Beltza kari. Gaueko lasterketa hau denentzat idekia da. Santa Gurutzeko kiroldegitik bi ibilbide eginen dira 2023. edizioaren programan: TTIKI lasterketa 6 – 11 urteko haurrentzat erreserbatua (1 km) eta UTB 10 km 16-77 urtekoentzat.

  • Lapurdum, Baionako Arkitekturaren eta Ondarearen Interpretazio Zentroa (CIAP) 

Point de Vue festibalari lotuta, CIAPek Jaune artistaren eskultura bat hartzen du, zeinaren umorezko lana hiriko karriketan ere aurki daiteke. Obra horren inguruan, paperek, tresnek eta pintura bonbek azaltzen dute txantiloiaren sortze prozesua, artista honek erabiltzen duen teknika. Animazio eta tailer anitz programatuak dira esparru horretan.
Lapurdum, Baionako Arkitektura eta Ondarearen Interpretazio Zenroa, asteartetik ostiralera idekia da, 14:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara.

  • «  Baionak bere txokolatea ospatzen du  » azaroaren 3, 4 eta 5ean

Animazo anitzetako hiru egun Baionako txokolatearen inguruan, besteak beste Askatasuna plazan, Jacques-Porte plazan, Baiona-Handiko eskolan...

  • Igeritokiak

Lauga igeritokia, Paul-Pras etorbidea 29, urriaren 23tik goiti idekia, astelehenetik ostiralera (hetsia azaroaren 1ean) eta Baiona Gainetako ur-zentroa (André-Malraux etorbidea 5) astelehenetik larunbatera idekia 10:00etatik 19:00etara (hetsia azaroaren 1ean).
Ordutegiak linean kontsultatu

Animazio guziak Tout l'agenda gunean aurkitu