Ovation, Henri Zo, olio-pintura mihisean, 1900. Tauromakia zen Henri Zoren gai gogokoenetako bat. © Musée Bonnat-Helleu 

Kultura

Henri Zo, XIXgarren mende bukaerako margolariari buruzko fokua

Hilabete honetan, Focus-ean, hiriko Mediatekako ondare-altxorretako bati eskainitako hileroko atalan Emilie Gangnat-ek Henri Zo margolariaren gaztetako bidaietan interesatzen da.

Data honetan argitaratua

Gurasoekin izandako korrespondentzia zehatzaren bidez, Henri Zok, Achille –en semeak, 1896 eta 1901 artean Europan zehar egin zituen bidaiak ezagutuko ditugu. Arretaz behatzen ditu zeharkatzen dituen hiriak : Burgos, Madril, Londres, Brusela, Anberes, Tirol, Venezia, Florentzia, Sevilla… Bertako berezitasunak bilatzen ditu ohituren bidez, edo janzteko moduen bitartez, batzuetan jantzi tradizionalak desagertzeaz damututa. Museoak bisitatzeko eta bere kultura artistikoa hobetzeko ere baliatzen du. Bestalde, begien aitzinean dituen paisaiak margoekin konparatzen ditu batzuetan. Tonu bizi eta espontaneoko bere gutunek erakusten digute nola XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako margolari batek bere gai gustukoenak aukeratzen zituen, bere heziketa hobetzen zuen bitartean.

Baionan sortua, Léon Bonnat-en ikaslea, Henri Zo-k Bonnat-Helleu museoan gorderik dauden hainbat pintura utzi zituen bere gibelean. Horietako batzuk tauromakiari eta andaluziar bizimoduari eskainiak.

Focus consacré aux Voyages de jeunesse d'Henri Zo (Baionako Mediateka) irakurri.

Écouter notre entretien avec Émilie Gangnat

Entretien avec Émilie Gangnat, employée au service Patrimoine de la Médiathèque de Bayonne