2022ko Korrikan hartutako argazkia, Baionan izan baino egun batzuk lehenago © Korrika.eus 

Kultura

Ezagutu Korrikaren ibilbidea Baionan

Korrikaren 23. edizioa Baionara helduko da 2024ko martxoaren 24an, 12:30ean, Askatasuna Plazan.09:10n sartuko da Polo Beyris auzotik, eta 09:40ean aterako Hiriburu eta Mugerre inguruko herriak zeharkatzeko, 10:45ean Respalndy kaiatik Lapurdiko hiriburura itzuli aitzin.

Data honetan argitaratua

Euskararen aldeko errelebo lasterka, abentura hau ez da sekulan gelditzen : 2.500 kilometro baino gehiagotan, hamaika egun eta hamar egun segidan, beti aurkitzen du lekuko eramaile bat.  Zehaztasunez kronometratua, bere aitzinamendua furgoneta batean ibilbidea egiten duten bolondres ugariren bultzada-erritmoan egiten da korrikalariak suspertzeko eta batzuetan haien erritmoa apaltzeko. Doakoa da denentzat, tikiak zein handiak, aldez aurretik izenik eman gabe. Nagusiki Ipar Euskal Herrikoak diren taldeek segurtatuko dituzte.

Eskatutako motibazio bakarra: euskara defendatzeko gogoa. AEK formakuntza erakundeak eramaten duen kausa  honi laguntza emateko asmoz, edizioko koloreetako bizkarrekoa erosteko aukera dago, 6 €-ko prezioan, Marengo karrikako 22. zenbakian, baita Ipar Euskal Herriko AEKko zentroetan ere.

12:30ean Baionara heltzean, plazak animatuko dira : Merkatuko plaza, Xaho kaia, Paul-Bert plaza eta Patxa plaza. Hiru agertokitan, karrikako animazioek errodaturik, euskarazko kontzertuak eskainiak izanen zaizkio publikoari. Xaho kaian, zikiro handi bat iraganen da, eta animazio leku bat haurrei eskainia izanen zaie.

Xehetasunak > korrika.eus
Zirkulazioari eta aparkatzeari buruzko arauei buruzko neurriak hartu dira ta jarraian kontsulta daitezke (pdf)

Télécharger