Miren et Valérie, coopératrices d'Otsokop, également unies par un lien de grand-mère et petite-fille © Otsokop 

Merkataritza

Gizaki neurriko mugimendu batean sartzeko elkarlanari lotu

Otsokopeko kooperatibistak dira Miren eta Valérie. Kalitateko mozkinak arrazoizko prezioan saltzea xede duen supermerkatu ttipia dugu hau. Familia berekoak dira ere: lehena bestearen biloba baita. Loturak sortzeko gogoak ditu biltzen ere, hobekuntza sozial bat ekartzeko sentimenduarekin.

Data honetan argitaratua

"Hau guzia nire amaren ideiari jarraituz hasi da, kontatzen du Miren, Hazparnen bizi den 31 urteko emazte gazteak. Bazekien jadanik konplizitate handia nuela nire amatxirekin eta lankidetza bat Otsokopen burutzeko ideia eman digu. Bertan kidetzeak beste koadro batean elkar ikusteko parada eskaintzen digu, Sainsontanen bizi den nire amatxiren etxetik kanpo. Aldi berean, argi agertzen zitzaidan nire amatxi egokituko zitzaiola elkarte giroari." Biziki erne da oraindik Valérie 89 urtetan. Haren zeregina besteekin betetzeaz gain, kutxak ekarri eta erasetan jarriz, haren esperientzia ekartzen die beste kooperatibistei. "Begi ona du fruituak eta barazkiak ontuak direnez errateko, jarraitzen du Mirenek. Laster histuko diren fruituak haren "laser"-ari esker detektatzen ditu, eta amatxi batek dituen errezetak edo abileziak eskaintzen..." Binaka betetzen dituzte hilabeteko urririkako hiru lan orduak. Valériek janari-edari erasean jarduten duelarik, kutxan gelditzen da Miren. Badu urte bat orain bi emazteek parte hartzen dutela horrelako supermerkatu partehartzaile batean eta biziki ongi konpontzen dira horretan. 3 eta 6 pertsona arteko taldetan lan egiten dute eguneko zereginen arabera. Arratsaskari batekin bukatzen da larunbat arratsaldeetan gertatzen den haien urririkako lan itzulia. Bixkotxa bat ekartzen du usu Valériek, eta taldeko kide batek Otsokopek eskaini 4 000 mozkinetako edari bat erosten du. "Zuberoako kantuak abestu ditugu azken aldian, dio Mirenek. Zinez lagun giroa partekatzen dugu orduan!"

"Elkarlanean arituz aitzinekoen izpirituari jarraipena ematen diogu"

Kooperatibaren baitan lotura soziala sortu eta familaiko estekak azkartzeaz gain, Maulen iragan garen gazte denboran ezagutu zuen izpiritua berriz atzemateaz pozten da Valérie. "Elkarlana, baserriko ibilmoldea zen, adierazten du. Herritarrek ezin zuten bakarrik lan egin eta eta besteen beharra zuten, uztak burutzeko, arto kukulak kentzeko, makina bat konpontzeko... Horrela egina zen jendarte bat, elkarlaguntza eta elkartasuna uztartuz. Orduan plazer egiten du bizi molde hau berriz atzematea eredu ekonomiko honekin." diru sarrera ttipiak dituztenei onuragarria zaien eredua gainera, Otsokop gisako SCIC-ean (Interes Kolektiboko Kooperatiba Sozietatea) merkaturako produktuak merkeagoak baitira usaiako supermerkatuetan baino. Kalitate onekoak, tokikoak gehienetan eta usu bio dira ere. Prezio hobeak dira hemen beste enplegatzaile batek ordaintzen dituen soldata kargu apalagoak baitira eta sozietateak irabazirik lortzeko xederik ez duelako.

Irakur ere > Kalitateko produktuak arrazoizko prezioetan