Aurélie Laugel, Erreka Ttipia markaren sortzailea © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Merkataritza

Erreka Ttipia : errekattoek jostunak egiten dituzte

Iruditzen zait, bigarren konfinamendu honen ondotik, jendeak gehiago jotzen duela lokalera" dio Aurelia Laugel Erreka Ttipia markako jostun eta sortzaileak.

Data honetan argitaratua

Emazte gazteak Eguberri hurbiltzearekin du oharpen hori egiten , sare sozialetan haurrentzako tresnak saltzen jarraikiz eta Klik & bil aplikazioari esker, Baiona Hiriak abian ezarri duen saltegi baionesen "klik egin eta eraman" aplikazioa.

"Aldi honetan nire negozioak gutiago sufritu du lehen konfinamenduan baino", segitu du. 2019ko garai berean baino galde gehiago ere badut orain ".

Gehien manatzen diren piezetan  elder oihal ttipi politak dira, jantzi batzuen osagarri gisa, eta gero sarouelak, pijamak eta galtzak, 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat egiten dituenak. Jantzi hauek elastikoak dira gerrialdean, eta, beraz, haurrak zaluago bilakatzen autonomoak, kentzekoak diren botoien kezka saihestuz. Irauten duten jantziak dira:

Bi negu atxik daitezke, zangoen beherealdea eta gerrialdea itzuliz, zabala eta elastikoa baita".

Sant Izpiritun lantegia

2016an, sortzaile gaztea joskintzan moldatu zen, geroztik barnealdera joan zen San Izpritu auzotegiko elkarte batean.  Lanbide Gaitasun Agiria ukanik, auzotegi horretan finkatu zen 2018an Santa Katalina karrikan atelierra irekiz. Egungo egunean, haurrendako eta helduendako kurtsoak ematen ditu eta bere sorkuntzak erakusten. Hala ere, deusek ez zuen jostun izanen zela erakusten. Azken urte hauetan duen pasioaren haria jarraikitzen du oroz gainetik. Izan ere, hamazortzi urtetan, Baxoa gainditurik eta ikasketetan segitzeko prest zegoela,  Aureliek ziklo luze batera jo zuen, lehenik hidraulikoan ingeniari bilakatzeko. Orduan ibai-oheak kontrolatzeaz ardura zuen, gainditzeak saihesteko.Formakuntza horretatik datorkio markaren izena, « Erreka ttipia ». Garai hartatik ere dirau gogoetarako gaitasunak, merkataritzari eta bere markaren kokapenera itzulia: "Haurtzaroko segmentua hautatu dut ehunekin eta koloreekin libertitzeko. Izan ere, askatasun gehiago eskaintzen duen merkatua da, ez baita helduarena bezain kodifikatua". Aureliek, beraz, jantzi eroso, praktiko eta koloretsuak egiten ditu, irauten dutenak …eta hori dute xerkatzen ama gazte anitzek ere.

 

Argibide gehiago > facebook.com/errekattipia eta trezam.fr (« Klik bil » aplikazioa, Baionako saltegien  « Klik egin eta eraman » aplikazioa)