GASKOIAREN SUSPERTZEA BAIONAN

Baiona eta gaskoia

Luzaz, Baionako politika eta erlijio erakundeen eta administrazioaren hizkuntza gaskoi okzitaniera zen. Egun, hiztunen kopurua apaldu da, familiako transmisioa eten baita.
Baina esperantza hor da. Biztanleen gaskoiarenganako interesa berpizten ari da. Erakundeek ere, Euskal Hirigune Elkargoak eta Baionako hiriak, hizkuntzaren aldeko politika publikoak sortu dituzte.

Gaskoia, aspalditik Baionan

Egiazki baionarrak diren idatzizko iturrietan lehena XII. mendeko "Urrezko liburua" da. Apezpikuak eta kapituluak manaturik sortu kartulario eta pergamino bilduma da. 142 testuz osatua da; horietatik 106 latinez idatziak dira, eta 36 gaskoiz.

Baiona eta gaskoia

Euskara plana kari, Baionako hiriak gaskoiaren aldeko ekintzak ere plantan eman ditu, bai hiriko komunikazioan (Bayonne Mag), bai seinale publikoetan (bide seinaleetan eta hiriko eraikinetan).

Baionako hiriak Baiona-Aturriko gaskoiaren akademia sostengatzen du. Azken horrek hiriak eskura eman eta osoki berritu lokaletan du egoitza.

Gaskoiaren aldeko politika publikoa

2018ko ekainaren 23an, Euskal Hirigune Elkargoak euskara eta gaskoia, frantsesaren ondoan, lurraldeko hizkuntzak zirela ofizialki adierazi zuen. Gaskoia suspertzeko indarretan parte hartzera eta hizkuntza politika handinahiaren obratzera engaiatu zen.

2019ko martxoaren 16an, Euskal Hirigune Elkargoak gaskoiaren hizkuntza eta kultura politikaren eskumena hartu zuen eta zegokion proiektua onartu zuen.