POLITIQUE COMMUNALE DE DÉVELOPPEMENT DU BASQUE À BAYONNE

Euskara zerbitzua

2006tik, Baionako hiria euskararen sustatzeko eta garatzeko politikan engaiatu da, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) eta Euskal Hirigune Elkargoa bezala, hiruak partaidetzan ari baitira.

2024an euskara plana onartu ostean, Hiriak bere ardurakoak diren jarduera arlo guzietako zazpiurterako lehentasunak finkatu ditu. Bi euskara teknikari plana obratzeaz eta segitzeaz arduratzen dira.

Baionako euskara plana

Euskara planean, hiruekintza ardatz nagusi garatzen dira, norabide estrategikoetan eta dagozkien eragiketa helburuetan oinarrituz:

  1. Belaunaldi gazteen ikaskuntza.
  2. Hirian eta auzoetan euskara bizitzea eta partekatzea.
  3. Herritarrentzako zerbitzuetan erabilera hobetu.

Ardatz bakoitza helburu orokorretan banatzen da, zeinetako ekintza zehatzak gauzatzen diren. Horrela, plan honen helburua euskararen presentzia adin goiztiarrenetik ikustaraztea da.

2024ko otsailaren 8an, Hiriko kontseiluak euskara plana aho batez onartu du.

Kontzertazio gunea: kontseiluaz kanpoko euskara batzordea

Euskara planaren moldatzeko, kontzertazio lana beharrezkoa zen. Hautetsiek, elkarteetako ordezkariek, adituek eta administrazioaren ordezkariek osatu kontseiluaz kanpoko euskara batzordeak du lan hori egiten.

Batzordeak planaren segimendu lanak egiten ditu, aitzinatzen dela zaintzen du, eta doikuntzak proposatzen. Urtean hiru osoko bilkura egiten ditu, planaren aitzinamenduaz puntuaren egiteko.