BESTE LAU DOKUMENTAZIO GUNE BAIONAN

Beste liburutegiak eta dokumentazio zentroa

Bonnat-Helleu arte ederren museoko dokumentazio zentroan, natur zientzien museoko dokumentazio zentroan, Florence-Delay unibertsitate-liburutegian eta San Tomas Akinekoa diozesako liburutegian ere dokumenta zaitezke, ikasketen, ikerketen ala ezagutzen elikatzeko.

Berregituratu artean, museoa hetsirik dago, baina liburutegia ikasleei eta ikerlariei zabaltzen zaie, hitzordua galdegiten badute.

Argitalpen funtsa bi arlotan banatua da.

  • Arte ederrak: artisten monografiak, Europako eskolak eta marrazkiaren, grabatuaren, eskulturaren, arkitekturaren eta arkeologiaren inguruko gaiak.
  • Arte garaikidea: artista frantsesak, euskaldunak, espainolak, britanikoak, amerikarrak eta beste, hainbat arlokoak: argazkilaritza, pintura eta egungo adierazpen molde guziak.

Liburutegian, museoan kontserbatuak diren obra batzuk ere kontsulta daitezke.

Contact

Funtsa jakin-nahi, ikasle eta ikerlarientzat interesgarria izan daiteke, obra orokor eta berezituz, entziklopediaz, tesiaz eta CD-ROMez osatua baita, besteak beste. Migrazioari eta espezie kolonizatzaileei buruzko liburu eta aldizkariak ere kontsulta daitezke. Erabiltzaileek bi dokumentu mailegatzeko eta lau astez atxikitzeko parada dute.

Informazio gehiago behar baduzu, natur zientzien museoko dokumentazio zentroa kontsulta

 

Contact

Unibertsitate-liburutegiak Zuzenbide/Ekonomia/Kudeaketaren, Letren eta Euskararen arloetako 50 000 obra ditu; gehienak zuzenean kontsulta daitezke, baita 400 aldizkari ere.

Contact

Diozesako liburutegiak 60 000 dokumentu ditu:

  • Erlijioaren eta giza zientzien arloetako 45 000 ikerketa liburuko funts modernoa.
  • 40 aldizkaritan harpidetza.
  • Emaitza eta ondoriotasunez utzi ondasun anitz ukan dituen eskualdeko funtsa; adibidez, Emmanuel Inchauspé, V. Dubarat eta Pierre Laffitte kalonjeenak. 
  • Euskal funts partea, ikerlari anitz erakartzen duena.
  • 6 000 dokumentuz osatu antzinako funts paregabea, Frantziako BNF liburutegiko adituek aztertua. Funts horren babesteko plan bat bidean da.

Contact