osasungarritasun publikoa

Abere kaltekorren kontra aritu

Osagarritasun publikoa zaintzen du Baionako Hiriak, batez ere hortzikariak, intsektuak eta gatu herratuak gisako abere kaltekorren kontrako borroka.

Hortzikariak: arratoigabetzea urtean bi aldiz

Urtean bi aldiz, arratoigabetze kanpaina bat saneamendu sare eta berde gune guzietan burutzea eskatzen dio hornitzaile bati Baiona Hiriak. Honekin batera, garratoi pozoia banatzen zaie Baionarrei. 

Eremu pribatuari dagokionez, jabekide ordezkari bakoitzak ahal  dituen neurri guziak plantan ezarri behar ditu hortzikari hauen sunstiketa eta urruntzea segurtatzeko, Departamenduko Garbitasun Araudiko 119 artikuluan ekarria den bezala.

Intsektuak: betiko zaintza

Aterpea eta janaria eskaintzen ahal diete gure etxebizitzek ikusezinezko eta behargabeko alokatzaileak. Horra nola detektatu haien presentziaren lehen keinuak eta  saihestu ugari daitezen.

 

Sistuli espezie desberdinak atzematen dira Baiona Hirian, besteak beste sistilu tigrea.

Sistilu tigreak

« Sistilu tigrea » deitu aedes albopictuen presentziak Pirinio Atlantikoetako departamenduan denak hunkitzen gaituen ekintza kolektibo bat burutzea eragiten duen  haren  larba aterpeen suntsitzeko ekintzak azkartzera behartzen du. 

Bereziki kaltekorra den intsektua dugu sistilua. Fite ugaritzen da eta luzarako plantatzen: gehienik ehun metroko hegaldi eremua du eta haren emeak eguzki jaikitzean eta  eguzki sartzean ziztatzen du. Dengue, eta zikaren transmisio bektorea da ere.

Euskarri idor baten gainean erruten du sistilu tigreak, urean zuzenki erruten duten haren kusiek ez bezala. Bere arroltzeak urak estali orduko, zenbait egunez garatzen dira (aste bat inguru) helduak bilakatzeko. Haren jatorrizko ingurumenaren antzeko guneak bilatzen ditu: Hego-Ekialdko Asiako oihan tropikaletako ura atxikitzen duten landareak (banbu motzondo, bromeliaceaeak edo zuhaitz zuloak). Onti edo edukiontzi artifizial ugari bai eta hirigunean har daitezkeen eraikiko elementu batzuk (lorontzi, pote, uprel, bidoi, arroila, euri kainu-zuloak,  teilatu hodi, zutoin gaineko terraza...).

Nola ezagutu?

Zentima bateko pieza bat baino ttipiagoa da. Haren kolore xuri eta beltzak desberdintzen du beste sistilurengandik. 

Horra zenbait aholku espezie hau ez dadin ugaritu zuen ingurumenean:

  • Euri edo isurtze urak geldirik egotea ahalbidetzen duen oro kendu,
  • Urmaelak, zerauak, orotariko objektu eta material... gisako euri uren urak geldirik egotea ahalbidetzen duten errezeptakulu oro kendu,
  • Jardinera eta lorontzien azpiko kopelak erregularki hustu, eremu alfer utzietan abandonatu materialak  kendu,
  • Lorontzietako kopelak ondarrarekin bete,
  • Maila oso fineko burdin sareak ezarri euri uren ziterna eta errezeptakulu sartzean,
  • Sistilu larba harrapariak (arrain gorriak...) sartu apainketa huraska eta urmaeletan.
  • Borroka anti-bektorial printzipioaz informatu (hautatu bere helburu eta bektore taldeen araberako tresna eta teknika desberdinak erabiltzen ditu borroka anti bektorialak).

Martxotik aitzina, lehen ohantzeak agertzen hasten dira (liztor asiarraren bizi zikloa). Garrantzitsua da ohantze bat suntsitua izan dadin erreginak hortik joan aitzin uda bukaeran. Urria aitzin suntsutu behar da beraz. Liztorrak berriz joan eta, ohantzea ez da sekulan berriz okupatua. 

Ohantze bat badelarik, ez zaiteztela zuhaurek has honen suntsitzen. 

Baionako garbitasun eta segurtasun zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezte abisatzeko ohantze aktibo bat badagoela. Herriko erreferenteak egiaztatu ondotik, zuek  hautatu enpresa etorriko da ohantzea suntsitzera. Zuek ordaindu fakturaren kopia igorriko diozue zerbitzuari bai eta bankuko nortasun agiri bat Hiriak 100 € edo 200 €, altxagailu bat beharrezkoa izan baldin bada, kostatu duen lanaren ordainketa bere gain har dezan. Ohantzea eremu publikoan baldin bada, Baionako Hiriko zerbitzuek dute lana zuzenki kudeatuko.

Liztor asiarrak ezagutu

Europar liztorra baino ttiipiagoa da liztor asiarra, kolore ilunagoekin, sabelaldearen gaineko marra hori laranja bat aparte. Paper orezko ohantzea esferikoa da, beix eta marroiez marraturik, gehienetan zuhaitz handi batzuetan, eraikin irekietan, hesietan edo harresi zuloetan. Martxo-apirilean eraikirik udazkena bukaeran abandonatua da.

Xinaurri zurien kontrako borrokari dagokion 2001eko agorrilaren 16ko prefetuaren aginduak adierazten du kaltekor hauen presentziak eragin bat daukala Baiona Hirian.

Tatxek, arraildurek, murruetako zuloek iragartzen dute xinaurri zuriak izan daitezkeela zuen bizitegian. 

Zorigaitzez, sobera berant tratatzen baldin baduzue, kasu txareenean, zur zati batzuk (zurbesoak, habeak, …) suntsitzen ahal dira, ikaragarriko kalteak eraginez eraikinean. 

Eraikina xinaurri zuriez emokatua baldin bada

Eraikin bateko alokatzaile edo jabea behartua da herriko etxeari jakinaraztea. Xinaurri zuriek eraikin bateko zati partekatuak kolonizatu baldin badituzte, jabekideen sindikatuak du deklarazioa egin behar.

Zer dio legeak arazo honetaz?

1999ko ekainaren 8ko 99-471 legea, ontasun higiezinak erostekotan diren pertsonak   xinaurri zuria parte den intsektu xilofagoen kontra babesteko bozkatua izan da. Lege horretan, bi gauza garrantzitsu atxiki behar dira. Eraikin bateko jabeak, jabekidetza sindikatuak edota okupatzaileak behartzen ditu lehenak,  herriko etxean deklaratzea xinaurri zuriak daudela honen zoruan infestazio baten kasuan.  Bigarren gauza ontasun higiezin baten salmentari dagokio. Haren ontasun saldu gogo duen jabeak haren bizitegiaren barnean intsektu xilofagorik ez dagoela ziurtatzen duen sei hilabete baino gutiagoko « egoera parasitarioa » deitu dokumentua hornitu beharko du.

Nazioarteko joan etorrien emendatzea, aski garbituak izan ez diren bigarren eskuko objektu eta jantzien berrerabilpena eta gehien bat tratamendu egokien ez ezagutzea dira kaltegarri honen ugaritze zergatiak dira.

Leku bateko garbitasunak ez du bermatzen kaltekor hauen ugaritzearen kontra ongi babestua dela. Ohe-zimitzek hegal egiten ez badute ere, ondoko gela edo etxeetara migra dezakete. Intsektuz emokatu objektu batzuk nahigabean ezarriak izaten ahal dira areto partekatu batzuetan eta horrela inbasioa eraikin osora hetazen ahal.

Bakarrik giza odolez elikatzen dira gauaz ohe-zimitzak. Gorputzetik jalgitzen den berotasunak, usainek, gas karbonikoak (CO2) erakartzen dituzte.  Biziki ugalkorrak dira 200 eta 500 arroltze artean errutzen baitituzte urtean. Argiaz babesturik bizi dira, gehienik logeletan: matalaz, murruetako eta ailtzairuetako artekak, ohe koadroak.

Nola aitzindu haien agertzea?

  • Gelak ez sobera bete
  • Objektu uzkinak ekartzea eta gutiegi garbituak izan diren bigarren eskuko objektu eta jantziak erabiltzea saihetsi. Ikusta itzazue erosi aitzin.
  • Erne ego bidaiatzen duzuelarik eta zuen maletak eta barnekoa ikustatu etxera itzultzean 
  • Matalazak eta somierrak, tapizak, moketak...  erregularki  garbitu (azpiragailua)
  • Ez mugitu objekturik leku partekatuetan
  • Dena bildu eta zuen bizitegiko arraildurak ongi tapatu

Nola gainetik kendu?

Baionako Hiriko zerbitzuak ez dira  eskudun horrelako lan baten burutzeko. Desinfekzioan kalifikatua den profesional batek baizik ez du hori egiten ahal. Zuek edo zuen jabeak beharko duzue lan honen faktura ordaindu.

Pinu beldar prozesionariak

Gizakiei bezain bat etxeko abereei eragiten dizkieten osasun arriskuengatik ezagutua den lepidopteroen familiako intsektu bat da pinu beldar prozesionarioa.

Pinua edo zedroa bezalako koniferoak parasitatzen ditu, molde oso azkarrean hostoak galarazten dizkiete.

Populazioak ahal bezain bat murrizteko eremu publikoan, Intsektuaren biologian bermatzen da Baionako Hiria. Alabaina, apiriletik goiti, feromonoak hedatzen dituzten zepo batzuk ezarriak dira zuhaitzetan pinpirinen estaldurak trabatzeko. Eta, urritik aitzina, bacillus thuringiensis motako bakteriak lainoztatuak izaten ahal dira larben gainean. Prozesio garaian, abendutik apirilera, zuhaitzen inguruan ezarri zaku batzuez osatu zepoek larba hatz-mingarriak harrapatzen dituzte zorura heldu aitzin. Aterabide hauek naturalki aplika ditzakezue zuen etxeetan profesional batzuk deituz.

Kasu! Ez dira hunkitu behar. Pinu beldar prozesionaria intsektu biziki hatz-mingarria da.

Jakitekoa, amilotx ohantzeak zuen baratzean ezartzeak aterabide biologiko biziki emankorra osatzen du  pinu beldar prozesionariaren kontra. Harrapari natural honek eginkizun biziki garrantzitsua bete dezake.

Gatu herratuak: antzutze erregularra

Gatuak abandonatzeak du nagusiki eragiten egoera erdi basara itzultzen diren abere hauen ugaritzea.  Baionako Hiriak, aberren babeserako elkarteekin batera, jarraipen bat eskaintzen diete gatu herratuei. Populazioaren kontrola haiek harrapatuz eta antzutuz lortzen da. Landa kodeak behartzen ditu kolektibitateak gatu antzutuak harrapatuak izan diren lekuan askatzera.

Debekatua da abere herratu edo basei janaria ematea

Debekatua da bihiak edo hazkurria botatzea edo pausatzea leku publiko eta bide pribatu guzietan abere herratu edo basak erakartzeko (Departamenduko osasun araudiko 120 artikulua).