Hezkuntza-Arrakasta Programa Baionan

Hezkuntza-Arrakasta Programa haurrei eta familiei batbederari egokitutako erantzunak dakarzkien neurri bat da, bizitzaren arlo guzietan: eskolaldia, aisialdiak, kirola eta kultura, osasuna…

80 haur lagunduak urtero

Hezkuntza-Arrakasta Programaren (HAP) xedea aukeren berdintasuna gauzatzea da, ahultasun seinaleak agertzen dituzten edo haien garapenari egokitutako ingurumenik ez duten haur eta nerabe guziei zuzendua. Baiona Hiriko neurri hau Hiriko lehentasunezko auzoetako edo Lehentasunezko Hezkuntza Sarean (LHS) eskolatutako 2 eta 16 urte arteko haurren familiei zuzendua zaie, haurren hezkuntzarako ondorio latzak eragin ditzaketen zailtasunak dituztelarik, eta hezkuntza arloan laguntza eskatzen dutelarik, hots 180 bat egoera urtero.

Haurren banakako eta batbederari egokitutako sustengua

Lehen helburua izaten da haur horiei banakako eta batbederari egokitutako sustengua proposatzea. Gehienetan, irakasleek edo gizarte-langileek dituzte haur horiek HAParen koordinatzailearengana bideratzen.

Esparru honetan, HAPak hezkuntza-arrakastarako laguntzak proposatzen ditu, HJLZaren bidez, hala nola hortzak artatzeko, kirol-klub batean izena emateko, hautsitako begilagunak ordezkatzeko, oporretara joateko laguntzak… Egoera guziak aztertuak dira banaka, aitzinetikako baldintza berezirik gabe.

Ekintza kolektibo berritzaileak, hunkitu nahi den publikoarekin loturan, proposatuak izan daitezke, haurrak eta nerabeak haien ikasketak eta gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzera ongi heldu daitezen.

Baionako HAParen esparruan bideratutako ekintzak urririk dira. Familien onarpena ezinbestekoa da.

Estatuaren, FaLKaren, RAParen (Urteko Emaitza Txostena) eta Baionako Hiriaren diru laguntzek dute programa sustatzen.

 

Familia, HAParen koordinatzailea eta partaide guzien artean trukatutako informazio guziak konfidentzialak dira.

HAParen ekintza kolektibo berritzaileak, adin tarte bakoitz

HAPa: 0-3 urte artekoei zuzendutako ekintzak

  • Trait d’Union elkartekoekin familia-elkarrizketak. Trait d’Union elkarteko lantaldeak hautagai diren familiak errezibitzen ditu (ikus HAParen aurkezpen orokorra). Epe motzeko hezkuntza laguntza bat da, familiaren egoera eta haurren zailtasunak ulertzeko, eta erantzunak aurreikusteko haurrak harreman goxo bat berriz ukan dezan bere ingurumenarekin.  
    • Astean bitan, HJLZan, Gaskoien Plaza, hitzordua harturik 05 59 59 53 95 telefono zenbakira deituz, astelehenetan eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
  • 3 urtez peko haurrak dituzten familien laguntza, ama eskolako sartzea baino lehen. Hitz egiteko taldeak, Trait d'Union elkartearekin, eta jarduera desberdinak, ludoteka eta Libreplume elkartearekin, proposatuak zaizkie HAParen hautagai diren familiei, ama eskolako sartzea ahal bezain ongi prestatzeko, 2 urte eta erditik goiti, batez ere Hiriko 2/3 urteko harrerako hiru klaseetan (JP Brana, Zitadela eta Malégarie).

HAPa: 3-11 urte arteko haurrei zuzendutako ekintzak

  • "Liburu esku ukaldi" (CLI) klubak. LHSko lehen mailako lehen urteko klaseekin lotura hertsian, "Liburu esku ukaldi" hamabi klub plantan ezarriak dira, azarotik ekainera, eskolaldiaren ondotik, haur talde ttipientzat, LHSko lehen mailako sei eskoletan (JP Brana, A-Briand, J-Cavaillès, J-Ferry, Zitadela, C-Malégarie). Liburu eta komikiak ezagutzea da helburua, animatzaile batek lagundurik. Maiz, gurasoak ipuin kontakizunetara eta tailer desberdinetan parte hartzera gomitatuak dira.
  • Hezkuntza-arrakastaren tailerrak, CSF eta Kittof-ekin. Baionako Gainetako hamar bat haur errezibituak dira Familien Konfederazio Sindikalera (FKS), asteazken arratsaldetan, testu batzuk sortzeko eta antzezteko, Kittof-en laguntza teknikoa eta artistikoarekin (Sur le Fil elkartea).
  • Parlons’en, eskolatzerako laguntza ekintza. Atherbea elkartearekin, Parlons’en lantaldeak hautagai diren familiak errezibitzen ditu (ikus HAParen aurkezpen orokorra). Epe motzeko hezkuntza laguntza bat da, familiaren egoera eta haurren zailtasunak ulertzeko eta erantzunak aurreikusteko, haurrak harreman goxo bat berriz ukan dezan bere ingurumenarekin.  
    • Astean bitan, HJLZan, Gaskoien Plaza, hitzordua harturik 05 59 63 71 78 telefono zenbakira deituz, asteartean 16:30etatik 18:30etara eta asteazkenean 16:00etatik 18:00etara.

HAPa: 12-16 urte arteko haurrei zuzendutako ekintzak

  • Frantsesa Atzerriko Hizkuntza (FAH) tailerrak, HGSKak proposaturik, Camus kolegioarekin loturan. Frantsesezko komunikazioan oinarritutako tailerrak proposatuak zaizkie Frantziara berriki etorri diren eta Camus kolegioan eskolatuak diren ikasleei. HGSKaren FAH animatzaile batek frantsesez aitzinamenduak egiten laguntzen ditu eskola egun arratsero.
  • Camus kolegioko gurasoen gunea, Educazep-ekin. Camus kolegioko gurasoak gurasoen gunean parte hartzera gomitatuak dira, ostegun arratsaldero, 14:00etatik 16:00etara, honi eskainitako gune batean. Gurasoekin eskolako eta hezkuntza arloko arazoak aipatzeko, hitz egiteko talde ugari eta tailerrak proposatuak dira ikasturte osoan zehar. Horretarako laguntzaile anitz mobilizatuak dira.
  • Arborescence elkarteak proposatutako "kolegioa hobeki bizitzeko" tailerrak, Camus kolegioan. Urtean hirutan, Camus kolegioko eskola bizitzak bideratutako gazte talde batzuk elkartzen dira "norbere buruaren begiramenari" buruzko bost tailer segitzeko. Gurasoekin egiten diren tailer ondoko bilduma sistematikoek gazte horiekin arrakasta bideak eraikitzeko aukera sortzen dute.
  • Aldi batentzat kanporatutako ikasleak laguntzeko modulua, Camus kolegioan. Camus kolegiotik hiru egun baino gehiago kanporatuak izan diren gazteek modulu hau balia dezakete, Camus kolegioko partaideen mobilizazio handi bati esker: HGSK, Prebentzio berezia, Done Eztebeko Herritar Bizitzaren Etxea, Baionar ttipien babesleku laikoa… Moduluaren denboran, gazteek eskolako lanak egin ditzakete, haien ekintzen ondorioei buruz gogoetatu "Ni, herritar gaztea" erakusketari esker, herritar ekintzak segurtatu… Familiekin, partaideekin eta kolegioarekin egiten diren bildumek gazteei kolegiora goxoan itzultzeko bidea eskaintzen diete.