BAIONAKO HIRIAREN ESKOLA-POLITIKA

Eskolan

Baionako Hiriak dituen ardura guzien artean, eskola izaten da garrantzitsuenetakoa, hezkuntza zorrotza eta gorara heltzeko politika publiko bat bideratzeko xedearekin, lehentasun bakar batek eramanik, zuen haurren arrakasta.

20 eskola publikok (lehen mailako 7 eskola, 7 ama eskola, eta ama eskolak eta lehen mailak batzen dituzten 6 eskola) et 8 eskolako talde pribatuk (6 irakaskuntza katolikokoak eta 2 ikastola) 4 300 ikasle errezibitzen dituzte guti gorabehera (2472 eskola publikoan).

Eskolen eraikuntza, mantentzea eta ibilera izaten dira Baionako Hiriaren eskumenean. Baitezpadako eskumenez gain, arlo desberdinetan ere esku hartzen du ikasleen ongizatean parte hartzeko eta ikasle gurasoen eta Hezkuntza Nazionalaren arteko partaidetza zaintzeko.

Bestalde, Baionako Hiriak eskolei beharrezko baliabideak ematen dizkie, arte, kultura, kirol, informatika edo ingurumenaren arloko eskolako egitasmoen garapena bultzatzeko.

2012ko sartzetik goiti, Hiriak eskolen sektorizazioaren araua onartzen du. Izendapenak egiten dira bizilekuaren helbideari dagokion eremuko eskolan, aipatzen den eskolak duen harrera ahalmenaren heinean.


Eskolan izen ematearen eta sektorizazioaren barne araudia deskargatu (PDF, 2,9 Mo)

Baionako eskolen sektorizazioaren mapak kontsulta itzazu (dagokizun eskola aurkitzeko, bizi zaren eremuan klik egin edo zure helbidea bilagailuan sartu):

Eskola eta eskolaz kanpoko matrikulazio eskaera berriak hezkuntza sailak izapidetuko ditu honako prozedura hauen arabera:

  • 2025eko irailean CPra joanen diren Baionako eskola publikoetako LHko azken mailako haurrentzat, bai eta beren eskola-eremutik kanpoko eskolan TPS bereziko gelan diren eta 2025eko irailean PSera sartuko diren haurrentzat ere:
    Gurasoek aurreimatrikula-fitxa errezibituko dute eskolaren bidez; egiaztatu, osatu eta 2025eko apirilaren 25a baino lehen Hezkuntza Zerbitzura itzuli beharko dute, 3 hilabete baino gutiagoko helbide-ziurtagiriarekin batera. Izen emaite agiria postaz igorria izanen zaie ahal bezain laster, dokumentu hauen errezibitzetik.
  • Beste izen emaite guzien kasuan, gurasoek hezkuntza zerbitzura jo beharko dute 0559466032 edo 0559466130 edo 0559466045 zenbakietara deituz, hitzordu baten adosteko, eta ondotik Hall Cassin-era joan beharko dute:
    2025eko martxoaren 3tik 14ra,  2023ko urtarrilaren 1a aitzin sortu direnentzat,
    2025eko martxoaren 24tik 28ra,  2023ko urtarrila eta agorrila artean sortutako 2 urteko haurrentzat, 2025eko irailetik goiti eskolatzeko, TPS dispositiboaren barnean.

Izen emaite bat ere ez da kontuan hartuko 2025eko martxoaren 31tik maiatzaren 4a (barne) bitartean.

Zure haurraren izena emateko, hitzordu egunean eraman behar diren derrigorrezko dokumentuak

Hall Cassin-ean, Bernède karrikako 3an errezibitua izanen zara. Dokumentu hauek eramman beharko dituzu:

Eskolako izen ematerako (Hezkuntza Kodigoaren D131-3-1 artikulua):

  • Familia liburuxka eta bi gurasoetako baten edo legezko arduradunaren nortasun agiria
  • Gurasoak banatuak badira, 2. gurasoaren akordio idatzia + bere nortasun agiriaren kopia
  • 3 hilabete baino gutiagoko bizileku egiaztagiri bat

Eskola-ordutegitik kanpoko zerbitzuetan izena emateko (goizeko eta arratsaldeko harrera, jantokia, ikasketa...), eskola-ordutegitik kanpoko zerbitzuei buruzko barne-araudia eta adingabeen talde-harrerari buruzko araudiaren arabera (gizarte ekintza eta familien kodigoaren  L.227-4 kodearen arabera).

  • Alokatzaile zenbakia Euskal Herriko eta Seignanx-eko CAFean
  • RIB bat, eskolaz kanpoko zerbitzuen kitapenarendako ateratze automatikoa nahi bada.
  • Haurraren osasun-liburuxka, txerto eguneratuk dituela egiaztatzen duena. 

 

Hitzordu horren ondotik, izen emaite agiti bat ukanen duzu, eskolako zuzendariari igorri beharko zaio loturaren osasun fitxarekin eta informazio orriarekin (osatu eta izenpetu).

Txostenaren grabaketa baliozkotzeko, aurkeztu beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu behar dira.

Salbuespen eskaera egin

Baionako lehen mailako eskolen sektorizazioaren plantan ezartzearen ondorioz (2014ko martxoaren 6ko Herriko Kontseilua) eta familiak salbuespen eskaera egin nahi badu, ondoko dokumentu gehigarriak Hall Cassin-eko permanentziei eman behar zaizkie 2025eko apirilaren 4a aitzin.

Haur baionarren izen ematea

Baionarrak ez diren haurren izen ematea

Salbuespenak zuzenbidekoak dira ikasleentzat…

  • galdetutako eskola-taldean dagoeneko anaia edo arreba bat duena,
  • zeinen eskolatzea ordutegi malguko klase batean aurreikusita dagoen (onarpen batzorde bakarraren erabakia), ULISen edo SESSADen (hezkuntza bereziko batzordearen iritzia.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo ordutegitik kanpo izena emateko hitzordua hartzeko, deitu telefono hauetara: 05 59 46 60 32 edo 05 59 46 61 30.

  • Urritasun egoeran diren ikasleei zuzendutako integrazio klasea.
    Argibideak Ahalmen Urrikoen Departamenduko Etxearen ondoan (AUDE) – Itsasaldeko Hiribidea, 66. 64100 Baiona – 05 59 46 32 32
  • Elebidunezko klasea, euskara-frantsesa. Euskarazko irakaskuntzaren gidaliburua kontsultatu.
  • Ordutegi egokitutako musika klasea (CHAM)
  • Ordutegi egokitutako antzerki klasea (CHAT), Charles Malegarie eskolan.

 

Akademia ikuskaritza Hezkuntza Nazionalaren departamenduko zerbitzuen zuzendaritza da. Eskolako antolaketa, irakasleak, azterketen eta konkurtsoen antolaketa, eskolatzea eta eskolako bizitza kudeatzen ditu.

Lurraldeko elkargoekin partaidetzan ari da: herriekin lehen mailako irakaskuntzari dagokionez, departamenduekin kolegioei dagokienez eta eskualdeekin lizeoei dagokienez.