© Ion Martinez 

Kultura, Ikusgarria, Antzerkigintza

Antzerkia euskaraz Baionan

Heldu den maiatzaren 14an, arratseko 8:30ean, Txiki-k (Ion Martinez) bere "40 urte eta aldapa beheran niek!" bakarrizketa eskainiko digu.

Data honetan argitaratua

"40 urteak beteta badituzu eta bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu,
AniMIAU! hurrengo testa erantzutera:
Supositorioen belaunaldikoa zara? Goenkale 20 urtetan zehar ikusi duzun euskaldun peto peto horietakoa zara? Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita zaude? Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara? Poteatzera beharrean, herriko pastelerian pasatzen duzu atsaldea lagunekin? Kañak edan ordez, te roibosa edaten hasi al zara? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen al zara? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dizkiezu? Etxean telebistari mintzatzen hasi al zara? Oteiza baino marmartiagoa bihurtu al zara? Guraso bihurtu zara? Jakin, 10etik 5 baiezko erantzunez gero Santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldu batean bihurtu zarela bere kalapita guztiekin. Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi badituzu, TXIKIrekin batera barre algara festan parte hartzeko gonbidapena hemen duzu".

Ikuskizuna, publiko heldu eta gazteari zuzendua da. Doako sarrera da baina euskara@bayonne.fr -era idatziz tokiak erreserbatu behar dira. Baionako Hizkuntza Politika zerbitzuak antolaturik Euskal Kultur Erakundaren partaidetzarekin. Zatoz euskaraz momentu goxo baten pasatzera.