HAURTZAINDEGIAK, BAIONAKO HAURTZAINAK, HAURTZAIN-ETXEAK: ERABILBIDEA

Haur ttipien bitartekaritzak laguntzen zaitu

Baionan bizi zara, gurasoa zara edo izanen zara, Hiriak sortutako Haur ttipien bitartekaritzak egin behar dituzun urraspideak errazten ditu.

Haur ttipien bitartekaritzaren xedea da zure urraspideak erraztea, harrera motak, gurasotasunari sustengua eta haurtzaro ttipiari zuzendutako proposamen orori buruzko datuak bilduz. Bertan, herriko erakunde, elkarte eta egitura pribatu guziak aurki daitezke.