Les P'tits écolos en herbe Haurtzain-etxea

Hiru haurtzainek dituzte ttipiak errezibitzen Les P'tits écolos en herbe Haurtzain-etxean, haien beharren arabera osoki antolatutako lekua.

Leku kopurua

12

Irekitze egunak

Astelehenetik ostiralera

Ordutegia

8:00 - 18:00

Haurren adina

8 astetik 3 urtetara

Egituraren aurkezpena

Haur ttipi-ttipiei harrera ezin hobea garatzeko xedearekin, Jenny, Tatiana eta Claire zure haurren harrerarako antolatutako eremu batean errezibituko zaituzten hiru haurtzain dira:

  • Bizigelan: «  ninien gunea  » aurkituko duzu, lasaitasun/irakurketa xoko bat eta jostatzeko gune bat (jostailu kutxa, imitazio-jokoen xokoa…), kanpoko jostaleku segurura joateko bidea (etxola, beribiltxoak, …), bizigelara irekitako sukaldea, aldagela bat.
  • Gainean:  haurren adinari egokitutako ohez edo ohexkaz osatutako hiru logela, bular emate gela bat.

Motrizitate librearen alde, Jennyk, Tatianak eta Elodiek zure haurraren beharrak artoski zainduko dituzte, haien ernatzea eta hazkunde naturala errazteko gisan. 

Horrez gain, ttipi-ttipitik keinuzko komunikazioa mintzairari lotzea abantaila nagusi bat dela diote, hitzezko eta hitzik gabeko elkartrukeen arloan.

Apairuak bertan eginak dira eta, ahal den neurrian, bio, bertako, fresko eta sasoiko ekoizpenekin prestatuak dira! (hornitzaile gunea: Baiona Ttipiko ELME, Hiriburuko Sallaberry familiarekin loturan).

Prezioak

  • 40 h/aste baino gutiagoko kontratuei dagokienez: 4.30 €/oren
  • 40 h/aste baino gehiagoko kontratuei dagokienez: 4 €/oren
  • Garbiketa ordainsaria: kontratuaren araberako zenbateko aldakorra
  • Apairu ordainsaria:

            - 8 hilabetez peko haurrentzat: 3,80 € (bazkaria + krakada)

            - 8 hilabetez goitiko haurrentzat: 4,80 € (bazkaria + krakada)