Sukaldeko tresna arinetatik txintxuketarako tresnetaraino, Zubia elkarteko alokatze zerbitzua preziatzen dute bazkideek. © Baiona Hiria - Mathieu Prat 

Elkartasuna, Auzotegien bizia

Zubia, auzokoen arteko elkartasuna

Zubia proiektua 2019an abian ezarri zen, Baiona Handiko biztanle talde batek bultzaturik, Hiriak hasi lehen aitzinkontu parte-hartzailearen baitan. Atezaindegi horrek berehala izan du oihartzun ona galdera multzokatuen proposamenarekin. Orain auzokoen zerbitzuak trukatzea proposatzen du, baita materiala neurrizko preziotan alokatzea ere.

Data honetan argitaratua

Abendu hondarrean, elkarteak 172 kide zituen: biztanleak, merkatariak hiri-barneko eta San Izpirituko langileak, baita beste auzo batzuetako edo hurbileko udalerrietako biztanleak ere. Izan ere, ekimenak herritarren behar bati erantzuten dio: auzokoen artean zerbitzua egitea, ondasunak baltsn ezartzea, materiala prezio apalean alokatzea erostea saihesteko, hala nola, gasna beratua egiteko gailua edo arrakleta, esterilizatzaile elektrikoak, eltzeak... Elkarteak 24.200 euroko aitzinkontu parte-hartzaileari esker materiala erosi badu ere, Arotzen karrikako lokala alokatzea posible du bestalde, kudeaketa autonomoa erdietsi arte.

"Iragan astean garbiketa gailua alokatuz zerbitzu hau probatzeagatik, atezaindegia guziz praktikoa da", azaldu du Maider Heguyk, proiektuaren sortzaileetariko bat den bizilagunak. Eta arras lagunarteko giroan. Bazkideek laguntzen diote elkarri: joan den astean norbaitek laguntza behar izuen apal baten igotzeko, gure bazkide-zerrendara zabaldu genuen galdea, eta pertsona batek berehala erantzun zuen. "

Jendarte harreman behar bati erantzutea

Desmartxak lagun arteko giro kutsua du. Osasun krisi garai hauetan, batez ere, jende bakartuak lotura soziala atxikitzen laguntzen du. "Bainan ez bakarrik krisi denboretan, gaineratzen du Maiderek. Elkartrukeetan oinarritu atezaindegia plantan ezartzearen bidez, gure nahia zen auzoan denboraren poderioz lausotzen ari zen lotura berriz sortzea. Eta ibiltzen da. Hiru asteko pausa hartu genuen urtarrilean, urte hondarreko besten ondortik. Berriz hastean, eskabide multzoak jerrezibitzearekin alegera agerian zen. Are gehiago, aspaldiko ezagunekin isartu naiz iurraspidean, eta gaur egun plazerra dut auzokide berriekin topo egitea. "

 

Zubiak bere funtzioa betetzen ari da. Aste edo hillabete guziez biltzen diren tokiko produktuez gain (produktuen arabera), zerbitzuak elkarren artean trukatzeaz gain, atezindegiak administrazio-laguntza eskainiko du laster, baita interneterako sarbidea ere.

Argibide gehiago > ZubiaConciergerieBayonne (facebook)