Eguberriko et eskulangileen herrixkan, 30 bat erakuslek beraien produktuak proposatuko dituzte 7/7 egunez. © Mathieu Prat 

Tradizioa

Aztikeriaz markatutako hilabetea

Urte bukaera honetako ekitaldi galdu ezina da Euskal Herrian, Eguberriak Baionan. Kultura, besta tradizio eta merkataritza aldi berean, ekitaldi honen programazioak harridura eta aurkikuntzak agintzen ditu.

Data honetan argitaratua

Animazio tradizionalak aurkituko ditugu, hala nola izei erraldoia, Gurpil Handia edo linternen askatzea. Animazio berriak ere agertuko dira aurten : karrika ibilaldi magiko berriak, tikiei dedikatutako « Guril Handia » tikia Euskaldunen plazan, edo San Espiritu auzoan instalatutako baserria.

Hiriko zerbitzuek dekoratu magiko eta argitsuak diseinatu dituzte Hiria bere apaingarririk ederrenez apaintzeko.

Txokolatezko zaporeen asteburua – abenduaren 1etik 3ra

Gurpil Handiaren aitzinean, abenduaren 2an, larunbatez, eta 3an igandez, 14:00etatik 17:00etara, Txokolatearen Akademiako kide diren txokolategileek txokolate bero bat eskaintzen dizuete. Dastatzeko, bezperatik irekitako animazioe gozatzen den bitartean.

Asteburu magikoa – abenduaren 5etik 10era

Asteburu magiko hau astearte gauetik aitzina irekiko da gospel kontzertu batekin Saint Etienne-eko MVC-an. Ondoko egunean segituko du, Poternan partekatutako landa bazkari batekin, aztikeria ikusgarri batekin, Bastion Royal gunean finkatua den sortzaileen merkatu batekin, argien desfile batekin eta Orai Bateko ddantzari eta txistularien ikusgarri batekin…

Ohituren asteburua – abenduaren 13tik 17ra

Olentzero, sagardo eta txistor dastatzea, sukaldarien zopa, kobre eta perkusio kontzertua egitarauan dira…

Eguberriko asteburua – abenduaren 19tik 24ra

Kontzertuak, musika animazioa, familia ikusgarria eta haurrendako ikusgarria…Egun handiaren aitzinetik gozatzeko animazioak.

      Eguberri Baionan : Egitaraua

      Nola etorri Baionara Eguberrietan?

      • Hirigunetik edo San-Espiritutik doako anezkarekin egunero aparkalekuak zerbitzatzen dituztenak, 07:30etik 19:30era.
      • Txik-Txak sarearekin, errelebo aparkalekuak eta auzoak zerbitzatzen dituena.
      • Aparkatzeko, lehen ordua urririk da (1:30 Laugan) hesidun aparkaleku guzietan edo gainazaletan (De Gaulle aparkalekuan izan ezik), abenduaren 4,11 eta 18ko igandeetan estaliak diren aparkalekuen idekitze berezia, 10:00etatik 18:00etara. Oroitarazteko, errepidean aparkatzea debalde da larunbat arratsaldeetan, igandeetan eta besta egunetan.