Patxo aktorea © @tartean 

Kultura, Antzerkigintza

Tartean Teatroaren Monologoak

Urtea antzerkian bukatzeko, Baiona Hiriko Hizkuntza Politika zerbitzuak, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin, ikusgarri berri bat antolatzen du.

Data honetan argitaratua

Heldu den abenduaren 5ean, 20:30ean, Tartean Teatroko Patxok eta Mikelek monologoak eskainiko dizkigute Luna Negrako antzokian. Patxok txizatoki bat ezartzen du eszenatokian eta ekintza honekin antzerkiaren kontzeptua kolokan ezartzen du.

Mikelek, berriz, notario eta bezero baten artekoak kontatzen dizkigu.

Xehetasunak : Sartzea doakoa da baina erreserbatu behar da euskara@bayonne.fr