Pantzo Hirigarai © Pantzo 

Ikusgarria

Pantzo Mantshow

Heldu den asteartean, apiriliak 29, 20:30ean Luna Negran, Hizkuntza Politika zerbitzuak Euskal Kultur Erakundearen lanpartaidetzarekin, Pantzo Hirigarai-ren antzerki emanaldi bat antolatzen du.

Data honetan argitaratua

Pantzo Hirigarai-ek Euskal Herriaren egoerari lotuak diren gai desberdin frango jorratzen ditu, bere moldean: Nahas mahas, Euskalzaina eta eskualdun berriak, San Ferminak, Euskal Herriaren independentzia ospatzeko bazkari antolaketa, covid-aren eragina bozkaldietan, migrante edo etorkinak Baigorrin... Bainan fantesiazko beste aipamen batzu ere proposatzen dauzkigu, hara nola irratilariaren sofrikarioak, lehengo eta oraiko gazten joka moldeak amodio konduetan, taloaren lanjerrak ikastolentzat, Miss Euskadi eta beste...

Sarrera doakoa da baina izena eman behar da euskara@bayonne.fr gunean.