Gizarte zerbitzuko bolondresen 2023-2024 promozioa © Ville de Bayonne 

Gazteria, Bizi hiritarra

Hiriak Gizarte Zerbitzuko bolondresak kontratatzen ditu

Baionako Gizarte Zerbitzuko 2024-2025 promozioa kontratatze fasean da. 16 eta 25 urte arteko gazteek (30 urte arte urritasun egoeran diren pertsonendako) eskaera egin dezakete, tutoreak animatutako informazio saio batean parte hartuz.

Data honetan argitaratua

Kontratazioa, elkartasunaren, osasunaren, kirolaren eta ingurumenaren eremuetan baliagarria izateko motibazioan eta nahian oinarritzen da. Hiriak bolondresendako prestaketa-formakuntza bat eskainiko du, eta hilabetean 620 €-rainoko saria errezibituko dute.

Proposatutako lau misioak 8 hilabetez iraganen dira, 2024ko urriaren 21etik 2025eko ekainaren 20a arte:

  • haurrekin eta eskolaz kanpoko hiriko zerbitzuaren barne,
  • beren adineko gazteekin, adostasunari, harremanei, jazarpenari eta besta-praktikei buruz,
  • hainbat publikoren aitzinean belaunaldien loturalk sortzeko,
  • Gazte Informazio Bulegoan, bereziki haien belaunaldiko ekimenak laguntzeko.

Xehetasunak > service-civique

 

 

,