Jangeletan parte hartzeaz gain, ikasleek bazkalaurreko eta bazkalosteko atsedenaldietan parte hartuko dute. © Anouck Oliviero 

Enplegua eta formakuntza

Baionako Herriko etxeak ikasleak kontratatzen ditu bazkaltzeko atsedenaldian

Baiona Hiriak animatzaileak kontratatzen ditu bere taldeak osatzeko Baonako eskoletan, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 12:15etik 13:45era. Kontratazio hau bereziki ikasleendako pentsatua da, astean 1 eta 4 egun arteko kontratuendako, haien erabilgarritasunaren arabera.

Data honetan argitaratua

Guztira, 20 gazte kontratatzea aurreikusten du hiriak. Ez du eskatzen trebetasun berezirik aplikatzeko, baizik eta harreman-kualitateak ikasle-talde bat lagun, gidatu eta gainbegiratzeko otorduaren aitzinetik eta ondotik eskaintzen diren jardueretan, eta baita entzute, erabilgarritasun, errespetu eta adeitasuna ere.

Kontratatu gazteek parte hartuko dute ukan dituzten eskoletako eskola jatetxeetan bazkari denboraren kudeaketan. Ordainsaria, hilabetean 70 €-koa izanen da astean egun batez, eta 280 €-koa izan daiteke astean 4 egunengatik.

Hautagaitzak Baionako Gazte Informazio Bulegora (Bourgneuf karrika 71) bidali behar dira, edo eskaera (CV + arkezpen gutuna) posta elektronikoz bij@bayonne.fr helbidera.