Haurtzaroa, Festibala

Kalakañori esker euskaraz lehen haurtzarotik goiti

Kalakaño, apirilaren 12a arte, lehen haurtzaroari begira antolatutako ekitaldiak, animazio anitz proposatzen dizkie haurtzaindegietako haurreri eta lehen haurtzaroko langileeri.

Data honetan argitaratua

Kalakaño 2024ko edizio honen karietara, apirilaren 12a arte, tailer eta ikusgarri anitz proposatuak zaizkie haur eta lehen haurtzaroko profesionalei Euskal Hirigune Elkargoko lurraldeko hainbat herri eta hiritan.

Euskal Elkargoak urtean zehar haurtzaindegi euskaldunei ekartzen dien laguntzaren erakusleihoa da Kalakaño. Haurtzaindegiek edo Haurtzain-Etxeek ezinbesteko eginkizuna dute euskararen transmisioan. Kolektibitateak, beraz, haurtzaindegi euskaldunen sarea egituratzen laguntzen du, LEHA labelizazio dispositiboaren bidez, edo euskarazko edo okzitaniera-gaskoiezko murgiltze egituren inbertsiorako laguntzaren bidez.

Apirilaren 2tik 12ra, hogeitamar bat ikusgarri eta tailer eskainiko dira lurraldeko haurtzaindegi labelizatuetan, baita euskal haurtzain-etxeetan ere. Baionan, apirilaren 6an, larunbata,Gaskoien Plazan, bi animazio proposatzen dira BOUQUINVILLE festibala baitan. Lehena, 10:15ean : Nini irakurleak, 0-3 urtekoentzat eta bigarrena 11:00etan : Ene lehen josteta kantuak, 0-5 urtekoentzat.