Intsektu hotela bukatzen ari © Baiona Hiria - Mathieu Prat 

Ingurumena

Intsektu hotel baten eraikuntza Aitzinkontu parte-hartzailearen barnean

Baiona Hiriak plantan eman Aitzinkontu parte-hartzailearen ondorio bat, Intsektutegi baten eraikitzeari eskaini ateliera apirilaren 21ean iragan da Lautrec harresi zolan hiriko fruitu-baratzearen ondoan.

Data honetan argitaratua

Damien, bederatzi urteko haurrak proposaturik, Aitzinkontu parte-hartzailearen barnean, bozkan parte-hartu zutenak liluratu zituen ideiak. Sinplea zen, bertutezkoa eta merkea. Hatsarrean, Ansoteko ordokirako pentsatua, Paulmy hiribideko gainetan itxura hartu du azkenean, hiriko fruitu-baratzearen inguruetan.

 

Lan horren bidez, Damienek "arriskuan diren intsektuak zaindu nahi zituen, pinpirinak, erle basak, katalingorriak..." eta bere adinekoak sentikortu. Ateliera animatzen zuen Bio Divers Cité elkartearen sostenguarekin helburu erdietsi da. Izena eman zuten hamar haurrek desiratu ekarpen ekologikoaz baino haratago, bilketako ekaien bidezko eraikuntzan moldatzea ahalbidetu zuen ateleriak: banbua, zurtoin barne-hutsak, izari guzietako adarrak, pinu-sagarrak eta buztin-adreiluak itxura bereziki estetikoa duen hotel honen eraikitzeko erabili dira.

"Hotel hauek tresna pedagogiko gisa erabiltzen ditugu "laguntzaile" deitu intsektu horien biologia hobeki ezagutzeko – andeatzaileek eragin ditzaketen desmasiak eztitzen lagunduko gaituztenak, azaltzen du Charlotte animatzaileak. Gazteenen kontzientziak piztu nahi ditugu, baina gurasoena ere, gure ekintzek bioaniztasunarekiko duten garrantziaz. Jendeak bere buruari halako galderak egin diezazkion nahi dugu: "Nork du ene beharra? Mundu ttipi guzi hori aterpetzeko, ba ote dut behar dena?".