Jean-René Etchegaray, maire de Bayonne, avec les élèves du lycée agricole de Saint-Pée-sur-Nivelle, lors de l'inauguration du verger urbain © Ville de Bayonne 

Ingurumena, Izadia, Bizi hiritarra

Hiri sagardia estreinatu da

Abenduaren 15ean, Jean René Etchegray Baionako auzapezak eta hautetsiek hirurogei bat fruitu-arbolez hornitu hiri sagardia estreinatu dute Baionako harresietan, Lautrec etorbidea eta Iruñea etorbidearen artean.

Data honetan argitaratua

Sagardi honen sortzea, Baiona Hiriko buxeta parte-hartzaileari zor dioguna, Baiona Hiriaren, Frantziako Eraikinen Arkitektoaren eta Senpereko Saint Christophe Laborantza Lizeoaren arteko partaidetzaren emaitza da, egitasmoaren bultzatzailea den Robin Desvalogne Baionako hiritarrarekin loturan.

Bertan gereziondoak irasagarrondoak, sagarrondoak eta udareondoak daude. Bizpahiru urteren buruan fruituak eman ditzakete eta denen eskura izanen dira. Beren aldetik, partaidetzari esker,lizeoko ikasleek arbolak landatzeko teknika berezia (palmette izenekoa) saiatu ahal izan dute.

Aurrekontu parte-hartzailearen proiektuen aitzinemenduei buruzko argibide gehiago > lateliercitoyen.bayonne.fr