Kultura, Ikusgarria, Antzerkigintza

"Gora! un selfie au milieu des sioux"

Balle Perdue kolektiboak karrika antzerkia ikusteko aukera paregabea eskaintzen digu.

Data honetan argitaratua

Gora ! bidaia autofiktiboa da, hizkuntza, propaganda, anaiartea eta neabezaroan eraikitzen gaituen guztiaren mikrosoziologia.

Garai horri buruz Marlène Llop ek, 1984an Euskal Herrian sortutako Manu Berk, kolektiboaren egile eta plastikaria galdezkatzen du. Skate eta bandera erre, surfa eta kaputxa, wax eta pintura bonben artean hazi da. Bere hitzekin bere ibilbidea kontatzeko eskatzen dio. Irudi politiko horietaz, aita kaputxatu horietaz eta egoeren larritasunaz liluratuta, gaur –egun bere izaeraz galdezkatzen da eta dibertitzen da.

Horren guziaren plazaratzeko, heldu den urriaren 13an, Balle Perdue kolektiboak, « Gora! un selfie au milieux des sioux » karrikako antzezlana aurkeztuko digu, Baionako Pontrique karrikan.