Mediatekako antzinako soto gangatu horretan, kontzertuak eta ikusgarriak ospatzen dira © Mathieu Prat 

Kultura

Euskararen Urtaroa, bi aste euskarazko ikuskizunekin

Heldu de azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, Euskararen Urtaroa aurkezten du Euskal Hirigune Elkargoak: lurraldeko herri, eragile publiko, pribatu eta elkarteekin batera sortutako ekitaldi sorta bat. Horietako zenbait Baionan iraganen dira.

Data honetan argitaratua

Azaroaren 22an, larunbatarekin, 4etan, Mediatekako Ikusgarri guneak Ttanttaka konpainak haur eta helduendako prestatutako « Mundua Pizatuta dago »,  bere nerabearekin komunikazioan huts egin duen aita batek paperezko hegakin bat bidaltzen dio egunero balkoitik, literatur misioak emanez, antzezlanari harrera eginen dio. Horrela, liburuak eta bizitza lotzen dituen harremana berrasmatzen du. Heldu, neska idazlea bilakatu da. Liburutegira itzuliko da, bere lehen liburuan bildu zuen hastapen esperientzia hori kontatzera. Doako sartzea izenik eman gabe.

Abenduaren 2an, 20:30ean, Itzuli konpainiak "Adriene Bergson-Johnson" aurkeztuko du La Luna Negra-ko antzokian: mende hasierako zalaparta hauetan, Texas-eko enpresaria Adriene Bergson-Johnson-ek misio bat atzeman du: euskal kultura salbatzea. Mundu honetako handiekin izandako esperientziarekin indarturik, bere kudeaketa-metodoak partekatzera etortzen da, gure herria gailur berri batera igotzeko. Coaching tailer kolektibo honetan, Adriene-en hitzaldiak euskal kultura folkloretik ateratzera gomitatzen gaitu, ispilu bakar bati aurre egiteko. Doako sartzea erreserban > euskara@bayonne.fr / 06 31 51 92 03

Abenduaren 3an, 18 :30ean, Mediatekak bertsolarien topaketa bat hartuko du. Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Baionako hiriak euskal hizkuntza goraipatzen du, momentuko bertsolari onenen arteko elkartze bat proposatuz: Alaia Martin, Miren Artetxe, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Aritz Bidegain gai emalea izanen da. Doako sartzea erreserban > euskara@bayonne.fr / 06 31 51 92 03

Euskararen Urtaroari buruzko xehetasunak > communaute-paysbasque