Sei ibilgailu daude autozerbitzuan Baiona, Angelu eta Miarritzen © Aupa Citiz 

Higikortasunak

Bi auto autozerbitzuan Baionan

Eskaintza berri bat proposatzen da noizbehinka autoz bidaiatzeko kostu apalean.

Data honetan argitaratua

Aupa kooperatibaren alokatze ibilgailuak, Euskal Herriko Citiz sarearen autopartekatzea, eskuragarri dira Baionan. Bi geldiune instalatu dira:

  • Maréchal Leclerc etorbidea, 1
  • Sainte-Ursule karrika, 7.

Sei ibilgailu zerbitzuan BAM-ean

Autoak eguneko 24 orduz eskuragarri dira ordu baterako, egun baterako edo gehiagorako. Beren karrikako geltokian desblokeatzen dira, edo zuzenki norberaren smartphone bidez. Bi formula proposatzen dira, harpidetzarekin edo gabe. Orduko eta egindako kilometroko prezioa, erregaia barne alokairuaren prezioan.

Zerbitzu honetaz aprobetxatzeko, izena eman linean, Citiz aplikazioan edo agentzian (Cordeliers karrika 38), eta gero auto bat erreserbatu intzerneten edo telefonoz (0983619144).

Aupa estazioak ere badaude Angelun eta Miarritzen. Guztira, sei ibilgailu daude BAM-ean.

Informazioak eta izen emateak > aupa.citiz.coop