Auzoen besta Baiona Tikian. © Mathieu Prat 

Auzotegien bizia

Auzokoen bestarako eskuratzeko kit-ak

Estatu mailan antolatua, Auzokoen besta maiatzaren 23an, ostiralarekin) ospatuko da. Baiona Hiriak antolatzaileei laguntza eskaintzen die « Auzokoen Besta » kit-ak eskura ezarriz; kit-ak maiatzaren 19tik 23ra bitartean har daitezke Herriko etxean, OPHSa-n edo baionako CCAS-ean. 2024an, Hiriak 70 kit baino gehiago banatu zituen.

Data honetan argitaratua

Momentu berezia da auzokoekin ezagutza egiteko eta hurbiltasuneko elkarbizitza eta elkartasuna garatzeko. Benetako katalizatzailea da gizarte loturak eta balio positiboak sortzeko, hiri egonkor eta solidarioago, anaiartekoago eta gizago bat eraikitzeko. Baionan, 10 urte baino gehiago daramatza hiriak bizilagunak elkartzera gomitatzen, elkarbizitza, partekatzea eta elkartasuna ospatzeko. Hiriko auzo, karrika edio eraikinetan bere antolaketa errazteko, « Auzoko Besta » kit-ak eskura emanak dira (edalontziak, mahai-zapiak, zapiak eta kartelak) izena ematean, maiatzaren 16a baino lehen, solidarite@bayonne.fr helbide elektronikoan edo 05.59.46.60.14 telefonoan.

Ondoren, kit hauek puntu hauetako batean eskuratzen ahalko dira, maiatzaren 23a, ostirala, arratsaldea baino lehen:

Hiriko etxea > Hiriko etxeko beheko solairua, Aturri aldeanAstelehentik ostiralera 9:30etik 12:00etara eta  14:30etik 17:00etara.Tel: 05.59.46.60.14

Baionako CCAS > Baionako Gaskoien plaza. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara. Tel: 05.59.50.67.50

OPHSA-Agence Adour Côte Basque,  Albéric Poitrenaud karrika 12 bis (Lahubiague auzoa). Astelehenetik ostegunera, 8:30etik 12:30era eta 13:30etik 17:00etara, ostiralaz 8:30etik 12:30era eta 13:30etik 16:00etara. Tel : 05 59 58 40 64.