Rencontre entre le maire de Bayonne Jean-René Etchegaray et Perle Bouge à l'Aviron Bayonnais omnisports le 17 juin 2021, en soutien à la candidature de la championne au rôle de porte-drapeau des Paralympiques de Tokyo © Ville de Bayonne - Anouck Oliviero 

Kirola

Baionak olinpismoaren baloreak eramaten ditu

Hiriak "Terre de jeux 2024" labela erdietsi du eta ekitaldiaren garaian kirol ordezkaritzak errezibitzeko xedez Jokoetarako Prestakuntza Zentroan txostena utzi du.

Data honetan argitaratua

Lauga kiroldegia eta AB Campuseko etorkizuneko muntadurak Jokoetarako prestakuntza zentro gisa erabiliak izan daitezen proposatuko dira ondoko kirol olinpikoak errezibitzeko: zazpinakako errugbia, besaulki errugbia, eskubaloia, ezpata jokoa eta breakinga ( break danse).

Baionako Hiria  "Terre de jeux 2024" ezagutua izan da hainbat urtez kirolen eskema nagusiaren inguruan kirol politika egituratua garatzen baitu, publiko guziak hunkitzen dituzten ekintza ainitzekin: amaturrak, goi-mailako kirolariak, aisialdiak, helbarrituen arteko kirola, adinekoak, etab. Frantziako florete taldea errezibitu ondoan, Frantziako eskubaloi emazte taldekoak izanen dira Baionan uztailaren 4tik 6ra, Tokyoko Jokoetarako bi prestatze-partida Noruegako taldearen kontra jokatzeko.

Bestalde, Herriko kontseiluak kirol osasun eta ongizate programa berritzailearen aldeko deliberoa hartu berri du, ondoko eskola sartzean eskoletan garatuko dena, adineko jendearengana, patologiekilako jendearengana edo, berriz, denei irekiak izanen diren kirol ibilbideen antolaketarekin hirian. Jean-Dauger kirol zelaiaren berregituratzen ari da ere, 2022ko oso goi-mailako kirol prestakuntza zentroa sortuko baita hiriaren minean.