Koldo Amestoi kondalaria © Gilbert Glère 

Antzerkia euskaraz Baionan

Heldu den otsailaren 6an, arratseko 8:30an, Koldo Amestoy-ek bere Harriola-Marriola ikuiskizuna eskainiko digu Baionako Luna Negra antzokian.

Data honetan argitaratua

Euskal Herrian kondatzen da, artzain talde batek harri zabal bat mendi baten maldan aurkitu zuela. Izkin batean grabatua zuelarik : »Itzuliko nauenari ez zaio damutuko… ». Ordutik, artzain hauen kontakizunek lurpeko bidaia batean eramaten gaituzte. Eta hau balitz, lurgaineko gure bizitzari eta izateari begiradatxo bat emateko estakurua, besterik ez ?

 

Ikuskizuna, publiko heldu eta gazteari zuzendua da, doako sarrera da baina euskara@bayonne.fr era idatziz tokiak erreserbatu behar dira. Baionako Hizkuntza Politika zerbitzuak antolaturik,