Elkarrengandik ehun bat kilometrora agertzen diren arren, bi hiriek antzekotasun ugari dituzte: ondareari dagozkionak (gotorlekuak), historiakoak, kulturalak eta bestazkoak. Bi hiriek 1960 ekainaren 19an izenpetu zuten senidetze ofiziala. Urteurren hau parada izanen da hitzordu kulturalak berriz abian ezartzeko, bi hirietako kultura-eragileak eta haien indarguneak balioesteko.
Igandeak musika denboraldiaren baitan, Orfeon Pamplonés-ek gazte abesbatzak kontzertu berezi eta doakoa eskainiko du ekainaren 1ean, igandez, arratsaldeko 5etan, Santa Gurutzeko elizan. Urteurren hau ospatzeko parada ederra, baita aurten ere ikasle ugari bildu dituen Igandeak musikan denboraldi aberatsari bukaera emateko ere.
Juan Gainza-k zuzentzen duen Orfeon Pamplonés abesbatza 11 eta 16 urte bitarteko ikaslez osatutako taldea da. A cappella eta piano laguntzako koro-obrak dituen errepertorio batean berezitua da, eta proiektu sinfonikoetan ere parte hartzen du.