Donibane Lohizuneko badiaren antolaketa proiektua, 17882aren ondotik. © Musée basque et de l'histoire de Bayonne 

Erakusketa

Euskal Herriko 500 urteko kartografia

Euskal Herriko 1.200 karta, batez ere XVI. eta XX. mendeen artean argitaratuak, bilketa.eus atarian ikustekoak dira. Hiru urteko ikerketaren eta gogoetaren emaitza, erakusketa birtual horrek sarrera geografikoa bat eskaintzen du: eskualdea, kantonamendua, herria eta auzoa, eta hainbat informazio biltzen ditu, historikoak bereziki, anekdotikoak batzuetan, estetikoak anitzetan.

Data honetan argitaratua

Otsailaren 2an, Euskal Musoan, egin zen inaugurazio hitzaldian, einean gela bete egin zen, museoko mapa batzuk agerian gelditu ziren. Horietako bat XVIII. mendearen bukarakoa da, eta Donibane Lohizuneko badia egokitzeko proiektu bat irudikatzen du, hiria askotan ekaitz handiek urperatu eta suntsitu ondotik, besteak beste 1782koa. Alta eta Sante Barbe dikeak ikusten dira – erdikoa geroago eraiki zen eta portua berrantolatu zen. Hirigintza proiektua, mapa hau ere bereziki estetikoa da: xehetasunak biltzen ditu – zuhaitz eta muinoen presentzia, Urdazuri ere jakina. Kartutxo batek, baita marrazkiek ere planoa markatzen dute, artelanaren izaera emanez. Erakusketan dauden 1200 kartetatik askok izaera estetikoa dute, eta horrek errexten du Euskal herriko herri eta kantnamenduen historian sartzea, batez ere iparraldean.

Historia irudietan

Mapa hauek ezaguera historikoari ekarpen baliotsua dira, modu nabarmenean azaltzen dituztenak : Baionako gotorlekuak, erromatar castrumetik 1775era arte, Doninbane Garaziko gotorlekua 1678tik 1797ra sei kartetan, Bidasoa, Hondarrabia eta Higuer lurmuturra, nabigatzaileentzako mugarria, Aldeudeko mendiak eta Bazta,, Baigorri, Valdero…ibarrak. Betidanik, mapak behar espezifikoak asetzeko sortu dira: toponimikoa, hirigintzakoa, turistikoa, militarra, 1917ko mapa hau bezala, zeinak Alemaniako itsaspeko batek Forges de l’Adour-era jaurtitako jaurtigaien inpaktu-puntuak xeheki biltzen dituena.

Bisitariak errex harrapatuko du jakin-minaren jokoan, bere hiriaren edo herriaren kartak bilatuz, napoleoniako lur-erregistro ospetsuak barne, jabetzak zerrendatzeko erabiltzen zirenak bereziki.

"Ipar Euskal Herriko 500 urteko kartografia » erakusketa linean  mapak.bilketa.eus

Erakusketaren inguruan

  • Otsailak 22, osteguna, 18:15ean eta martxoak 7, osteguna, 18:15ean, Hiriguneko Mediatekan : Trésors du patrimoine, Mediatekan gordetako ondare mapak erakutsiko dituen liburuzain batek gidatutako tailerrak. Nerabe-Helduak. Izena eman  05 59 59 17 13.
  • Martxoak 21, osteguna, 18:15ean, hiriguneko Mediateka: L'histoire de la villégiature et du tourisme au Pays basqueViviane Delpech, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitateko Artearen Historian doktorearekin. XIX. eta XX. mendeetan Euskal Herriko hirigintzaren eta turismoaren hastapenen erakusketan eta historian ikus daitezkeen mapa zaharren corpus baten aurkezpena. Publiko oroa. Doako sartzea.

Hiriguneko Mediateka, 1 place Émile-Boeswillwald plaza 1– 64100 Baiona

Entretien avec Marie-Andrée Ouret, responsable du portail Bilketa