Urriaren 5ean, osteguna, bigarren ediziorako, Jean-René Etchegaray, Baionako auzapezak, txekero boluntarioak banatu dizkie Baionako elkarteetako ordezkariei. © Sébastien Hiribarren 

Elkartasuna, Herriko etxearen bizia

Esker ona bolondresei

Bigarren urtez segidan, elkarteetan parte hartzen duten bololondresen ahaleginak goraipatu zituen Jean-René Etchegaray Baionako auzapezak, doako aurkikuntza-txartelak eskainiz kultura edota kirola arloetan prezio beherapenak ukaiteko eskubidea emanez.

Data honetan argitaratua

Ehunta berrogoi elkartetako bolondres bildu dira 2023ko urriaren 5ean, Herriko etxeko saloi nagusian, kultur edo kirol zerbitzuetako doako sarrera kupoiak edo beherapenak izateko eskubideak ematen duten txartelen eskuratzeko.

Deskontu horien helburua, aldi berean, bolondresen ekintzak balorateza eta Baionan proposatzen diren kultur eta kirol jarduerak ahalik eta gehien ezagutea da: doako sarbidea Santa-Gurutzeko tenis zelai estali zein kanpokoetara, %30eko beherapen bat Aviron Bayonnais Rugby Pro sostengatzeko, doako egun bateko saio bat eskalada etxean, 2 gonbidapen Aviron bayonnais Football Club sostengatzeko Frantziako txapelketan, sarrera bat Baiona Gainaldeko Ur Zentrorako (6 pertsonentzat balio du), Atalante zinemarako sarrerak edo beherapen bat Baionako CGR zineman, beherapenak Baionako ikuskizun eta kontzertuetarako, bisita gidatuak edo ondarezkoak, Museoetarako sartzeak, aparkatzeko aurreordainpeko txartelak…

Elkarteei laguntza ekonomiko, tekniko eta logistikoa

Baiona Hiriak elkarteen ondoan konpromisoa hartu du 3,3 milioi euro baino gehiagoko urteko aurrekontua desblokeatuz. Banaketa laguntza irizpideak identifikatzean oinarritzen da. Halaber, kalkulatzen da Hiriak milio bat euro pasako diru zamako balioa inbertitzen duela lokalak eskuragarriak izateko. Azkenik, Herriko etxeak elkarteak laguntzen ditu beraien ekitaldiak antolatzen laguntza logistikoari esker, bereziki segurtasun eta komunikazio arloetan.