12. urterako segidan, tokiko zergen tasak ez dira emendatuko Baionan 2021ean © Baiona Hiria 

Ekonomia, Herriko etxearen bizia

2021eko aitzinkontu anbiziotsua Baionako garapenarako

2021eko aitzinkontu orientabideak eztabaidatuak izan dira otsailaren 12ko herriko kontseiluan. Baionako garapenarako politika engaiamenduak eta hiriaren xedea gauzatzen dituen finantza prospektiba aurkezten dute, kudeaketa publiko eranginkorragoaren, zorrotzagoaren eta boluntaristagoaren bidez.

Data honetan argitaratua

Tokiko zergen emendiorik ez 12. urterako segidan

12. urterako jarraian, zuzeneko zergen tasak ez dira emendatuko Baionan, erran nahi beita bi agintaldien tartea. Guziz ohargarria den balentria!

Orain arte Hiriak bildu 18,3 M€ko etxebizitzen gaineko zergaren etekinatik, 2020an ezeztatu kopurua baiones zerga ordaintzaleentzat 15 M€koa zen. Zerga-egoitzen %82a ordaintzetik hemendik aitzina libratua da, ondorioz batez besteko 890 €ko irabazia sortuz zerga-egoitza baiones bakoitzeko. Hainbat milioi euro erosmen ahalatan itzuliak izan dira orduan biztanleei.

Hiriak ekonomiaren suspertzea laguntzen du inbertsio maila gorarekin 2021ean. 

Hiria 83M€ko inbertsioan engaiatuko da datozen hiru urteetan 25M€  2021ean berean izanen direlarik, Baionako erakargarritasuna azkartzeko eta Baionesen peskizei ihardesteko egitasmo egituratzaileak bururatuz. Nehoiz baino gehiago, indar publikoa ekonomiaren sustatzea laguntzeko hor izan behar dela uste osoa du hiriak. Izan ere, eskaera publikoa ekonomiaren funtsezko elementua da. Egungo egunean, motor erabakitzailea izan behar du. Giro hits horretan, tokiko elkargoak lehen ekintzaileetan dira aise. Eta Baionako Hiriak funtsezko rola joka dezake bere inguruko arroan.

Hiriaren inbertsio handiak 2021ean 

Urte ainitzeko inbertsio plana lau "egitasmo handiak" programen inguruan egituratua da, besteak beste kultura eta ondarea, kirol politika, eremu publikoaren antolaketa eta kudeaketa, gazteria eta lehen haurtzaroa.

Baionaren eta bere biztanleen zerbitzuko Hiriak hartu engaiamenduaren adibide zehatz batzuk:

> kultura eta ondare sailan,  Bonnat-Helleu Museoaren aparteko proiektua eta Mediateka ;

> kirol politika gaietan, Jean-Dauger kirol zelai berria AB Stadiumekin eta AB Campusekin, errugbi amaturraren ospakizun gela, Largenté gimnasioa;

> eremu publikoaren antolaketa eta kudeaketarako, bizikletaren garapen plana (1. zatia), kaien antolaketa eta segurtasunean ezartzea, Marengo eta Thiers karriken zaharberritzea, Poternaren inguruaren berrantolaketa, Pasteur plazaren antolamendua ;

> heziketa, gazteria eta lehen haurtzaro gaietan daude musika anplifikatuen Poloa, Mousseroles gotorlekua, Oihana ikastola eta Prisséko ikastetxea.