© Baiona Hiria - Anouck Oliviero 

Merkataritza, Kultura

Monika Ellen Mittermeyer: metal eta harrien arkitektoa

Austriar jatorrizko zilargin honek arkitekto ikasketak egin zituen. Baiona Handiko bihotzean, arte eskulangintzaren ospean handizki parte hartzen du.

Data honetan argitaratua

“Segatzen, jotzen, zanpatzen, soldatzen ari naiz”. Michel Audiarden eran, Monika Ellen Mittermeyerek katedrala ondoko zilargin lantegiko egunerokoa aipatzen du. 2014tik goiti, bere artearen arkitekturazko edertasun bat garatzen du, grafismoa eta minimalismoaren artekoa. Begi bistakoa balitz bezala... Arkitektura, horixe izan zen austriar jatorrizko 50 bat urteko emazte erne honen lehen lanbidea.

Vienneko unibertsitatean formatua, Frantziara eta Parisera joan zen 90eko hamarkadan, agentzia ospetsuetan lanean hartzeko, Jean Nouvel edo Dominique Perrault bezalako figura handien ondoan. “Arras gustukoa ukan dut baina nahi nituen gauzak nire baitatik egin, adiera artistikoa berriz aurkitu”, salatzen du Monikak. “Parisen ez nintzen aski libre, natura, gizakiaren heineko mailak nahi nituen.” Orduan, Euskal Herria hautatu zuen. “Austriarekin antzekotasun handia du, besteak beste etxeen arkitekturari begira; beraz erreferentzia asko eta nortasun ezaugarri amankomunak aurkitu ditut: gogorra, batzuetan, baina nehoiz ez mendekari!”

Ihes-lerroan inspiratzen naiz, trinkotasunean, edota espazioan ere”.

Arkitekturaren “hertsaduretatik” askatua, Monika Pariseko zilarginen ondoan formatu zen 2013an, eta urte bat berantago bere lantegia sortu zuen, Baionan, Materna Créations, bere amaren izenari erreferentzia, oraino lanean ari den margolaria, jite artistikoa transmititu ziona. Gure zilarginak pieza bakarrak sortzen ditu, serie ttipitan, belarritakoak, lepokoak, eraztunak eta eskumuturrekoak, “ihes-lerroan, trinkotasunean edota espazioan inspiratuz”. Duen beste zaletasunaren bidez, argazkilaritza, harri baliosak sublimatzen ditu, aspaldi handiko teknika tradizionalen eskuantzea ohoretan ezarriz. Ematen dituen formakuntzei esker, zure joiak zuhaurek egitea proposatzen dizu.