Jean Haritschelhar © Musée Basque et de l'histoire de Bayonne 

Jean Haritschelhar, euskararen defendatzaile nekaezina

Euskal kultura eta hizkuntzaren defentsari eskainitako hamarkadak, hala izan zen Jean Haritschelhar, eskualdeko eragile nagusietako, zenaren egutegia.

Data honetan argitaratua

Agengo lizeoan irakasle karrera hasi ondoren, 1952tik 1959ra, Letren doktoretza lortu zuen Sorbonan 1969an. Euskal hizkuntza eta literaturako katedra betetzen du Bordele III-ko Unibertsitatean, 1962tik 1986ra. Eta, 1988an, « Honoris Causa doktore » izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak.

Unibertsitaate-ibilbidearekin batera erabat konprometituta dago euskal hizkuntzaren eta kulturaren zerbitzura. Horrela, Euskal Museoko zuzendari bilakatu zen 1962an, urte berean Euskaltzaindian sartuz. Baigorriko auzapeza, 1971tik 1980ra, « Baigorriko Haritza » deitzen zuen bere adixkide Jean-Louis Davant-ek. Pilotariek ere gogoan dute. Erreboteko jokalari bikaina, 1970ean Pilota aldizkaria argitaratu zuen (Frantziako Pilota Federazioaren aldizkaria), 25 urtez zuzendu zuen. 1981tik 2009ra, Pilotarien Biltarreko buru izan zer ere, pilotari eta pilotazaleen erreferentziazko elkartea.

Euskal Herria aberastu da bere idazki eta literatur ekarpenekin, bai eta Euskaltzaindian garatu dituen ikerketa proiektuekin ere, hamabost urtez buru izan delarik. Herria astekarian ere oso paper garrantzitsu bat jokatu du, gaur egun ere euskara hedatzeko euskarri garrantzitsua baita, bereziki Ipar Euskal Herrian.

Toponimia herriko batzordeak proposaturik, Baiona Hiriak bere memoria ohoratu du 2023ko abenduaren 2an, bere izena emanez Baionako Euskal Museo eta historiaren sartzearen aitzinean den atariari.