Ene egutegian gehitu

Kontzertua

Jurgi Ekiza kontzertuan

Hizkuntza Politika zerbitzuak Euskal Kultur Erakundearekin lanpartaidetzan, Jurgi Ekizaren kontzertua antolatzen du Luna Negra antzokian, heldu den urriaren 28an, asteartearekin, 20:30ean. Ez da tokirik gehiago.  Baiona Hiriak antolatua 

Jurgi Ekiza, willis drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea aprobetxatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: ARGITZALA. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: Bakar bakarrik ezsenatokian, alde batetik kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko. Galdu behar ez den kontzertu bat. EKIZA-k jadanik abisatu baitu diska berri honen aurkezpen bira “maratoi”-aren ondotik (20 kontzertu baino gehiago hilabete bakar batean!) garai batez berriz urrunduko zela agertokietatik.

Localiser