Data honetan

Ene egutegian gehitu

Arts visuels, Kafe-topaketa, Mintzaldia, Patrimoine

Mintzaldia : 7000 urteko Euskararen historia Euskal Herrian

Liburu hontan, Fernando Perez de Labordak proposatzen du euskarak Neolitoaren hasieran duela jatorria  Baiona Hiriak antolatua 

Public : Tout public

Tarif : Gratuit

Informazio gehiago  sans inscription

Renseignements

Harremanetan jarri : Médiathèque de Bayonne

Tel.:  +33 5 59 59 17 13 

Webgunea 

Posta elektronikoa 

Badirudi Nafarroako euskararen historiak jauzi kualitatibo garrantzitsu bat eman duela Irulegiko Eskua aurkitutakoan, baskoiera deitutako euskara zahar batean idatzitako lehen testutzat jotzen dena, K.a. 75. urte ingurukoa. Testu horrekin, K.a. 140. urtetik aurrera euskal hirietako txanponetan agertzen diren legendek (Barskunes, Bentian, OTtikes…) dimentsio berri bat hartzen dute. Horiek jada adierazten ziguten herri hura lehen saiakerak egiten ari zela alfabeto iberiar bitxi eta arrotz bat euskal fonetika propio eta esklusibora egokitzeko. Orain arte alfabetizaziotik genuen seinalerik nabarmenena zen handik gutxira latinezko grafian idatzitako pertsonen, jainkoen eta hirien izenak (Iturissa, Larrahe, Sesenco…), egungo euskaratik aise itzultzen direnak.Hala ere, lan zaila eta nekeza da hizkuntza honen arrastoari jarraitzea erromatarren garaietatik harago. Historialariak oso zuhur ibili behar izan dira beti lotura linguistiko bat ezartzeko Burdin Aroko nafar komunitate indigenen eta erromatarren garaian Historian sartu ziren lehenengo baskoien artean. Are gehiago Neolitoraino sakondu nahi badute.

Cependant, il est difficile et difficile de suivre la trace de cette langue au-delà des temps romains. Les historiens ont toujours dû être très prudents pour établir un lien linguistique entre les communautés indigènes navarraises de l'âge du fer et les premiers basques de l'histoire à l'époque romaine. Et d'autant plus si on aborde le néolithique.

Liburu hontan, Fernando Perez de Labordak proposatzen du euskarak Neolitoaren hasieran duela jatorria, K.a. 5000 urtean Balkanetatik gure lurraldera iritsi ziren lehen nekazaritza-komunitateetan. Genetikaren, Arkeologiaren, Hizkuntzalaritzaren eta beste diziplina batzuen ikerketez eta ondorioez baliatuz, 7.000 urteko historia biltzen duen teoria honen oinarriak erakutsi nahi dizkiogu irakurleari modu erraz eta ulergarrian, eta eztabaida bat piztu, beti onuragarria delakoan, gure hizkuntzari buruz oraindik zalantzazkoak diren puntu batzuk argitzeko.

Mintzaldiaren ondotik, Mintzoa argitaletxeak salmenta  antolatuko du.

IBILKI programaren barnean proposatutako topaketa, Euskal Kultur Erakundeak sustengaturik.

 

Publikoa : Denentzat

Baldintzak : Euskaraz, bat-bateko itzulpenarekin. Izena emanik gabe

 

 

 

Localiser