BAIONAN, KULTURA DENEN ESKURA

Kultura-bitartekaritza

Nola lagundu baionarrak kultura-eskaintzan parte hartzen? Hiriak kultura bitartekaritza zabala garatzen du, baionar guziek osoki gozatu ahal izan dezaten Baionan antolatzen diren kultura programez.

Kultura-bitartekaritza Baionan: jendarte kohesiorako tresna

Baionako hiriak kultura denengana eraman nahi du; bereziki, beren baitatik kultura guneetara joatera ekarriak ez direnengana. Horretarako, hiriak garrantzia berezia ematen die kultura bitartekaritzarako dispositiboen sortzeari eta obratzeari. Batzuk hiriak berak zuzenean antolatzen ditu, eta besteak diruz laguntzen dituen kultura eragileek kudeatuak dira.