Iparraldeko Orkestra

Urtero Iparraldeko Orkestrak programazio ederra eskaintzen dio Baionako eta eskualdeko publikoari. Maurice-Ravel kontserbatorioaren barne da, eta publikoa laguntzen du beti berritzailea den kalitatezko ibilbide artistikoan: publikoari irekiak diren errepikak proposatzen ditu, topaketak, obra baten ezagutzea…

Iparraldeko Orkestra: hogei bat kontzertu urtean

Iparraldeko Orkestrak urtean hogei bat kontzertu ematen ditu. Kontzertu horiek guziak ekintza pedagogikoz eta bitartekaritzaz lagunduak dira. Orkestra sinfonikoa da, eta ganbera-musika egiten du hurbileko ekintzen sustatzeko.

Arte, heziketa eta eskualdeko proiektua

Victorien Vanoosten Iparraldeko Orkestraren orkestraburua eta arte eta musika zuzendariak proiektu berri bat abian ezarri du hiru ardatz nagusiren inguruan: publiko berrien topaketa, lurraldeko musika eskolekin batean eraikitzea, eta heziketa artistiko eta kultural eginkizunetan parte hartzea.
Orkestra berezia da proiektu guziak pentsatuak eta eraikiak baitira tokiko elkargo eta egiturekin. Horrela, lurraldean errotua izateak dio indarra eta iraunkortasuna ematen.
Iparraldeko Orkestrak profesionalizatze bidean diren musikari gazteei publikoan jotzeko parada eskaintzen die, interprete pedagogoez lagundurik taulagaineko esperientziaren bizitzeko.

Ikusgarriak prezio apalean

Iparraldeko Orkestrak proposatzen ditu aitzin-kontzertuak, ikustekoak eta berriz ikustekoak, obrak hobeki ulertzeko, artistak ezagutzeko eta nork bere kultura aberasteko.
Iparraldeko Orkestrak prezio apalak proposatzen ditu, kontzertuak dohainik 22 urtez pekoentzat eta beste eskaintza erakargarri franko, hala nola saioak eskolentzat eta ibilbide pedagogikoak, hots, musika entzuteko eta ezagutzeko memento goxoak.

 

Iparraldeko Orkestra Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzu autonomoa da.