LEGEZKO JENDARTE LAGUNTZAZ DENA JAKITEKO

Legezko laguntza soziala

Legezko jendarte laguntzak, eritasuna, zahartasuna edo ahalmen urritasun baten ondorioz sortu diru mailako desoreka batzuk konpentsatzeko laguntzak dira. Baionako HJLZ-ari dagokio laguntza sozial txostenak aztertzea Estatua eta departamenduarentzat. Publikoaren hurbileko solaskide bezala onartua da.

Legezko edo araudizko xedapen batzuen ondorioz dira laguntza sozial baten esleitzea baldintzak sortzen.  Baionako HJLZ-ari dagokio laguntza sozial txostenak aztertzea Estatua edo departamenduarentzat. Eskaera txostena osatu eta Estatuaren ordezkariari edo departamendu kontseiluko lehendakariari helarazten dio aztertu eta erabaki bat hartua izan dadin.

Ehpad-ean, edo bizi  leku batean hartua izateko, ahalmen urriko pertsona batek etxeko laguntza ukaiteko, elikadura beharrak, helbideratzeez... arduratzeko txostenak dira.

Xehetasunak ukaiteko, HJLZ-arekin harremanetan sar: 05 59 50 67 50

Helbideratzeari esker, bizitegi egonkorrik ez duten pertsonek helbide bat lortzen dute gutunak errezebitu eta haien eskubide zibil, zibiko eta sozialak errekuperatzeko. Bere gutunak molde jarraikian eta konfidentzialean errezebitu eta irakurtzeko helbiderik ez duen pertsona oro kalifikatzen du “bizitegi egonkorrik  gabe” nozioak.

Bizileku ziurtagiraiari esker, honen titularrak edo eskubidedunek haien eskubideak erabil ditzakete.

Bizileku ziurtagiriari esker ondokoak lor daitezke, besteak beste:

  • jendarte eskubide eta laguntza guziak, laguntza bakoitzari dagozkion esleitze baldindtzak betez gero,
  • urraspide profesionalak, besteak beste jendarteratze dispositiboen baitan,
  • zergetako urraspideak, “Frantziako zerga  bizitzaile” guziak zerga orria betetzera nahitaez behartzen duen zerga araudia aplikatuz,
  • banku kontu bat bezalako beste zerbitzu premiatsuak lortzea edo lege mailan nahitaezkoa den asurantza baten hartzea (auto asurantza bezala),
  • eskolatzeko urraspideak.

Hartzaileari eskatua zaio bere gutunen bila erregularki etortzea HJLZ/HAJLZ-era (Herri Arteko Jendarte Laguntza Zentroa) notifikatuak diren emate baldintzen arabera. Nortasun agiri batekin etorri beharko du.

Argibide gehiago:

05 59 50 67 50

Helbideratze edo bizilekuaren hautatzeko gida erabilgarria

Nola lortu helbideratze bat

 

Legezko laguntza sozialaren baitan, Pirinio Atlantikoetako departamendu kontseiluak Baionako HJLZ-aren esku uzten du hirian bizi eta RSA/EIA duten gizon bakartuak laguntzea. Publikoaren hurbileko solaskide gisa hartua da HJLZ. Haurrik gabe hirian bizi eta RSA/EIA duten gizon bakartuak informatu, bideratu eta sozialki laguntzeko esku hartzen du, dispositibotik atera arte.

RSA/EAI zer da?

Elkartasun aktibo irabaziak (EAI) agerian uzten du herritar guziek duten giza duintasunari dagozkion bizitzeko nahikoak diren baliabideez gozatzeko funtsezko eskubidea, 1946ko frantses Konstituzioaren atarikoan eta Europako Kontseiluak adierazi eskubidea. 

2009tik aitzina, EAI-k Gutieneko Jendarteratze Irabazia (RMI/GJI) eta guraso bakartuarentzako laguntzaren (API/GBL) ordez plantan ezarria da eta irabazirik gabe diren edo biziki apalak dituzten  pertsonei, familiaren osaketaren arabera aldakorra izanen den gutieneko diru sarrera segurtatzen die. RSA/EAI irekia zaie, baldintza batzuk betez gero, 25 urte bederen bete dituzten pertsonei eta 18 eta 24 urteko pertsonei guraso bakartuak badira eta zenbait denboraz lan egin dutela justifikatzen badute. 

Argibide gehiago:

jendarteratzea RSA/EAI-ren bidez eta gazteen jendarteratzea

RSA/EAI-ren pertsona hartzedunaren eskubideak 

  • Gutieneko irabazi bat edo diru sarrera gehigarri bat eta, pertsonaren egoeraren arabera, laguntza profesional eta sozial egokia lortzeko eskubidea.
  • RSA/AEI-ren pertsona hartzedunak laguntza bat eta sozial arloko zailtasunak konpondu eta lan iraunkor bat atzemateko  eskubidea du.

Jendarteratze ibilbide bat burutzeko

Sozial erreferente bakar gisa, HJLZ-eko jendarte zerbitzuak sostengatzen zaituzte zuen jendarteratze ibilbidea eraiki eta gauzatzen. Honela garatzen da:

  • Proiektu bat zehaztu eta formalizatu Elkarrekiko Engaiamendu Kontratu baten bidez
  • Zuen solaskide nagusia izan zuen ibilbide guzian zehar eta etapak finkatzen lagundu
  • Finkatu helburuetara heltzeko ekintza baliagarrien eragile zuzena izan
  • Abian ezarri ekintza guziak koordinatu, eskuhartzaile berezituenak barne.
  • Jendarte zerbitzuko laguntzaileez, familia eta sozial ekonomia arloko aholkulariez eta sozial harrerako langileez osaturik, jendarte zerbituzak bermatzen ditu lan sozialaren balioak: etika, entzute arretatsua, elkarrizketaren konfidentzialtasuna, bakoitzaren erritmoaren errespetua.