FAMILIA BARATZE PARTEKATUAK
Hirian landatzea, egingarria da!
Familia baratzeak
Baionako Familia Baratzeen Elkarteak, bere egoitza Elkarteen Etxean duena (Glain etorrbidea 11 – 64100 Baiona), hiru familia baratze gune eskaintzen ditu, non zuk zure baratze ttipi bat landa dezakezun:
- Bécadine, André-Malraux etorbidea
- Chauron, Chauron bidea
- San Bernat, Camille-Delvaille etorbidea
Gaur egun, gune hauek 165 familia baino gehiagori parada ematen diote urte osoan zehar baratze osoa lantzeko eta zaintzeko, eta horrela hirian kolore eta natura pixka bat gehiago ekartzeko.
Hiru urtetik gorako denbora daramazu Baionan bizi eta baratze horietako batek interesa badizu, elkartearekin zuzenean harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu, posta elektronikoz: jardinsfamiliauxbayonne@gmail.com
Baratze partekatuak
Elkarrekin erabiltzen den baratze bat auzoko bizilagunen eskutik elkarrekin diseinatua, eraikia eta lantzen den baratzea da.
Ekoizpen lekua izan daiteke edo, besterik gabe, giro atsegina, trukea eta behaketa egiteko lekua; gaur egun honako auzoetan dauden baratzeetan parte har dezakezu:
- Sequé, Candolle karrika 18
- Balichon, Philippe Veyrin karrika 27
- Sainte-Croix, Jouandin zabaldegia 3
- Saint-Esprit-Maldan, Jean d’Amou bulebarra
- Polo-Beyris, Polo-ko etorbidea
- Saint Léon harresiak –Paulmy etorbidea
- Mousserolles, Mousserolles-eko parkea
- Jean-Pierre Brana eskola, Harambillet etorbidea 2
- Jean Cavaillès eskola, Emile Betsellere karrika
- Prissé, Ibos bidea 2
- Marracq (sorkuntza prozesuan)
Baratze partekatuak
Horrela, baratzeen sareak:
- Baionan dauden elkarrekin erabiltzen diren eta familia baratze guztiak batzea helburu duen borondate baten bidez, harreman sozialak sustatzen ditu;
- Sareko baratzezainei ezagutzak eta permakultura teknikak transmitituz, hiriaren barietate biologikoaren handitzea sustatzen du;
- Baratzeen kudeaketari laguntzen dio, gune bakoitzean hilero bisita bat eskainiz baratzezaiei beren beharrak ahalik eta hurbilen aholkatuz, eta urtean zehar baratze ezberdinen artean parte-hartze lanak antolatuz.
Sare honen dinamizazioa bermatezko, Baionako Herriko Etxeak BioDiverCité mandatatu du.
Xehetasunak